76. zk., 2024ko apirilaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1867
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2024ko martxoaren 8ko Ebazpena jakinarazten duena; ebazpen horren bidez, egiaztapen prozedura amaitzen da.
Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Prozeduran interesa duen pertsonak –eranskinean agertzen da bera– egintzaren testu osoa eskura dezake, Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako lurralde-bulegoan (Easo kalea 10, Donostia / San Sebastián).
Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 5a.
(Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, dekretu honetan aipatzen diren organoetako titularren ordezkapen-araubidea arautzen da.)
Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,
JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.