Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2015eko azaroaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4815

IRAGARKIA, 2015eko urriaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, dokumentazio-errekerimendua jakinarazteari buruzkoa.

Posta-zerbitzuak ezin izan du jakinarazi Eusko Jaurlaritzako Lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuko 18. artikuluan ezarritakoa betetzera bideratutako dokumentazio-errekerimendua (III. Kapituluaren –Plantillak berritzeko laguntzak– I. Sekzioaren –Txanda-kontraturako laguntzak–). Hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluaren arabera, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki honen bitartez jakinarazten da eta ohar hauek egiten dira:

1.– Hamar (10) egun baliodun dituzu, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, honako dokumentu hauek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan aurkezteko (Jose Atxotegi kalea, 1 - 01009 Vitoria-Gasteiz). Dokumentuak zuzenean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein bitartekoren bidez aurkez ditzakezu:

– Langilearen aldi baterako lan-kontratua kontratu mugagabe bihurtu izanaren kopia eta horren berri Enplegu Zerbitzu Publikoari eman izanarena.

– Kontratatutako langilearen soldata-agiri hauen kopiak: 2008ko abenduari dagokiona eta txanda-kontratua kontratu mugagabe bihurtu zen hilabeteari dagokiona.

– Gizarte Segurantzako TC1 eta TC2 kotizazio-orri guztien kopiak: 2008ko abenduari dagozkionak, 2011ko abenduari dagozkionak eta txanda-kontratua kontratu mugagabe bihurtu zen hilabeteari dagozkionak. Langileen guztizko kopurua 25etik gorakoa izanez gero, hilabete horietako plantilla finkoaren kopuruari buruzko enpresa-ziurtagiria aurkez daiteke Gizarte Segurantzako kotizazio-orri guztien ordez.

– Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean daudela egiaztatuko duten erakunde horien ziurtagiriak, eguneratuta eta bina ale.

2.– Errekerimendu hau betetzen ez bada, izapide horretarako eskubidea galdutzat eman dakioke interesdunari, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76. artikulua betez. Era berean, emandako diru-laguntza itzultzeko espedientea hasiko da, dekretu arautzailearen 65. artikuluan ezarritakoaren arabera.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 28a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala