Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2015eko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KONTUEN EPAITEGIA
2852

EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena, autonomia-erkidegoen alorrean (Euskal Autonomia Erkidegoa) alkantzeagatik bideratu den B-38/2015 itzulketa-prozeduraren ondoriozkoa.

Epaiketa Sekzioa – 2. departamentua.

Ediktu honen bidez jakitera ematen da Kontuen Auzitegian itzulketa-prozedura bat bideratzen ari dela, Ertzaintzako funtzionarioen garraio-gastuen alorrean ustez ordainketa bidegabeak egitearen ondorioz funts publikoetan egon daitekeen alkantzea dela-eta. Horren berri ematen da, kontabilitateko erantzukizunaren uziari eusteko edo horren kontra egiteko legez gaituta daudenak autoetan azaldu daitezen, behar den eran pertsonatuta, ediktu hau argitaratu eta bederatzi eguneko epean. Hala egiten da, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioaren Bigarren Departamenduko buruak 2015eko maiatzaren 27ko Probidentziaz erabakitakoa betetzeko. Probidentzia hori Autonomia-erkidegoen sektore publikoaren alorrean (Euskal Autonomia Erkidegoa) alkantzeagatik bideratu den B38/15 itzulketa-prozeduran eman da.

Madril, 2015eko ekainaren 10a.

Idazkaria,

JAIME VEGAS TORRES.


Azterketa dokumentala