Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
1559

IRAGARKIA, eraikuntza obraren gauzatze-kontratuari dagokion lizitazioari buruzkoa (lizitazio elektronikoa burutzeko prestatutako Espedientea).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Espedientea izapidetuko duen saila: Sail Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: 017/2015/C01/G-51 II. fasea.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Alokairuko 32 etxebizitza sozial eta babes ofizialeko 32 etxebizitza eraikitzeko obren gauzatzea, Irungo Oinaurre sektoreko RP-A4 lursailean.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Gipuzkoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 21 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezingo dute adierazi den zenbateko osoa gainditu:

Ereduzko aurrekontua: 5.515.716,18 euro, BEZik gabe.

Kontratuaren aurreikusitako balioa: 6.067.287,80 euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikagarria.

Behin betiko bermea: kontratuaren aurrekontu osoaren % 2, BEZik gabe eta kontratu osoaren aurrekontuaren % 3, BEZik gabe.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) edo webgunean www.visesa.com

b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2015eko apirilaren 30a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da aplikagarria.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, administrazio klausulen agirian ezarritakoari jarraituko zaio.

Kaudimen ekonomikoa: Eskatutako kaudimen ekonomikoa egiaztatze aldera, administrazio klausulen agirian ezarritakoari jarraitu beharko zaio.

8.– Esleitzeko irizpideak:

1) Eskaintza ekonomikoa (63).

2) Eskaintza ekonomikoaren balorazio xehatua (10).

3) Planning eta dokumentazioaren koherentziaren azterketa (05).

4) Eskainitako bermeei lotutako hobekuntzak (10).

5) Iraunkortasunari lotutako hobekuntzak (08).

6) Salmenta osteko zerbitzuari lotutako hobekuntzak (04).

9.– Partaidetza eskaintzen edo eskaeren aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko maiatzaren 6a. Ordua: 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio klausulen agirian jasotako dokumentazioarekin batera.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua) helbidean edo Euskal Autonomia Erkidegoko informatika plataforma komunaren bitartez www.euskadi.eus, baita helbide hau erabiliz www.contratación.info, modu zuzenean, bertan jasotako edukiaren bitartez ere.

Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dio denbora tarte honetan: 6 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik hasita.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Data: 2015eko maiatzaren 27a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2015eko martxoaren 26a.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: www.visesa.eus edo http://www.visesa.com/listado_concursos.asp

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 26a.

VISESAko zuzendari nagusia,

MARCOS MURO NÁJERA.


Azterketa dokumentala