Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALOKABIDE SA
1558

IRAGARKIA, Alokabide, S.A. sozietate publikoaren Arabako lurralde-bulegorako administrarien hiru lanpostu betetzeko hautapen-prozesuari buruzkoa.

Eskaerak aurkezteko epea:

15 egun natural iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Eskabideak Hautaketa eta Prestakuntza webgunearen bidez aurkeztuko dira (www.seleccionformacion.com/ofertas/) prozesuaren oinarrietan zehaztu bezala.

Egiaztatu beharreko betekizunak:

– Titulazioa: Administrazioko LH II, baliokidea edo maila altuagokoa.

– 2 urteko esperientzia, eskainitako lanpostuetan edo antzekoetan.

– Bulegotika-ezagutzak, erabiltzaile mailan.

– B2 euskara maila.

Argudiatutako eskakizunen eta merezimenduen dokumentazioa aurkeztea.

Eskakizunen eta merezimenduen dokumentazioa posta elektroniko bidez bidali beharko da helbide honetara: alokabide@seleccionformacion.com

Hautaketa-prozesua:

Sistema: oposaketa-lehiaketa.

Informazio osagarria:

– Alokabide SAren web orria (http://www.alokabide.euskadi.net/lan-poltsa/).

– Hautaketa eta Prestakuntzaren web-orria (https://www.seleccionformacion.com/ofertas/).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 25a.

Alokabideko zuzendari nagusia,

IRUNE BERASALUZE LAZKANO.


Azterketa dokumentala