Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1535

EDIKTUA, gauza komun bat zatitzeko burututako 254/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 254/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Eneko Eraña Azcarraga.

Abokatua: Jose Ignacio Folgueira Barja.

Prokuradorea: Oscar Muñoz Mendia.

Demandatua: Iñigo Xabier Artaza Jaureguiren jaraunspen jasogabea eta jaraunsle ezezagunak.

Gaia: gauza komuna zatitzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2015-02-18an, eta honako hau da bere epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Oscar Muñoz epaitegietako prokuradoreak Eneko Eraña Azcarraga jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Iñigo Xabier Artaza Jaureguiren jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen aurkakoa, auzi-iheslariak berak. Horrenbestez, honako hau deklaratzen dut: amaituta dagoela 1381 erregistro-finkak osatutako ondasun-erkidegoaren indibisio-egoera -–finka hori Gernikako Jabetza Erregistroan dago inskribatuta 1236. liburukian, 21. liburuan, 197. folioan, 1. inskripzioan–; finka horretan ezin dela zatiketa fisiko edo materialik egin jabekide bakoitzak duen kuotaren arabera; erabaki dadila indibisio-egoera amaituta dagoela –horretarako, ondasun hori enkante publiko bidez besterenduko da, lizitazio-mota aintzat hartuta eta premiamendu-bidean ezarritako baldintzekin bat etorriz (horretarako, beharrezkoak diren ediktuak argitaratuko dira); lortutako diru-zenbatekoa jabekideen artean banatuko da zati berdinetan–. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 24.296,18 euro, 2005eko abuztuaren 9an harpidetutako hipoteka-kredituaren hileroko amortizazio-kuoten % 50ari dagozkionak (kuota horiek 2011ko maiatzaren 14tik demanda-idazkia aurkeztu zen egunaren bezpera arte ordaindu ziren), eta demandaren egunetik hipoteka-mailegua edo subrogazioa azkendu zen egunera arte auzi-jartzaileak kontzeptu beragatik ordaindu behar dituen zenbatekoen % 50 –zenbateko horiek kendu beharko dira etxebizitza enkante publikoan salduta lortzen den zenbatekotik, auzi-jartzaileari emateko–. Demandatuak kondenatzen ditut, halaber, zatiketaren auzigai den etxebizitza kargatzen duten hipoteka-maileguaren amortizazioaren epeen % 50aren pareko zenbateko bat ordaintzera –hain zuzen ere, epe horiek dira auzi-jartzaileak ordaintzen hasi beharko dituenak etxebizitza enkante publikoan saltzen den egunaren biharamunetik–, non eta etxebizitzaren esleipendunak osorik ordaintzen ez duen etxebizitzaren hipoteka-maileguaren zorpeko saldoa. Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Demandatu diren Iñigo Xabier Artaza Jaureguiren jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko otsailaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala