Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1527

EDIKTUA, 2525/2002 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epai irmoa argitaratzeari buruzkoa. Horren bidez, dagokion elkargoan sartzeko beharra alde batera uzteko baldintza deuseztatu egiten zaie psikologia klinikoko eta osasunarekin lotutako modalitateetako profesionalei, administrazio- edo lan-zuzenbideak araututako zerbitzu-harremanaren bitartez herri-administrazioarekin harremana dutenei.

Jakinarazten da 2525/2002 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan –Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2002ko maiatzaren 21eko Aginduaren kontra sustatutakoa, Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialaren estatutuak onesten dituena, psikologia klinikoko eta herri-administrazioarekin lotutako (administrazio- edo lan-zuzenbideak araututako zerbitzu-harremanaren bitartez) osasunaren arloko modalitateetako profesionalak dagokien elkargoko kide egiteko beharretik kanpo uzten dituen esklusibo partikularrean (agindu horretako lehenengo artikuluan jasotakoa)– sala honek epaia eman duela 2003-04-11n. Epai hori kasatu eta deuseztatu egin du Auzitegi Goreneko Hirugarren Salak 2014-11-21ean eman duen epaiak; epai hori irmoa da eta epaitzan hau erabaki da:

Dagokion elkargoan sartzeko beharra alde batera uzteko baldintza hori deuseztatzea, zuzenbidearen araberakoa ez delako.

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2015eko otsailaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala