Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1516

AGINDUA, 2014ko abenduaren 9koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Nazaret fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu egin da Nazaret fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko abuztuaren 7an, Herri Administrazio eta Justizia Saileko erregistro orokorrean eskaera bat sartu zen, Nazaret fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Nazaret Kultur Zentroa elkarteak sortu zuen fundazio hori. Eskaerari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena.– Fundazioaren helburuak zilegiak eta interes orokorrekoak zirela egiaztatzeko bilera egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordeak fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen.

Hirugarrena.– Nazaret fundazioaren helburua titulu publikoari atxikitako estatutuetako 2. artikuluan dago xedatuta, eta hauxe da:

Fundazioaren helburuak hauek dira: hezkuntza, irakaskuntza-gradurik edo -generorik baztertu gabe, prestakuntza eta gizarte-garapena, gehienbat Gipuzkoako lurralde-eremuan.

Laugarrena.– Fundazioaren egoitza, fundazioaren estatutuetako 7. artikuluan adierazitakoaren arabera, helbide honetan egongo da: Aldako – Enea kalea, 36. zk., Donostia.

Bosgarrena.– Hasierako dotazioa hogeita hamar mila (30.000) eurokoa da, sozietate fundatzaileak ordainduta.

Kopuru hori ordaindu dela –agiri bidez– jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak 37.1.c) artikuluan.

Seigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, hala xedatzen baita fundazioaren estatutuetako 17. artikuluan eta hurrengoetan.

Zazpigarrena.– Hasierako Patronatua, estatutuetako 17. artikulutik 34. artikulura bitartean ezarritakoaren haritik fundazioaren eraketa-eskrituran xedatutakoaren arabera, honako hauek osatzen dute:

(Ikus .PDF)

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko baten bidez.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Hartarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikatzekoak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Donostiako Nazaret fundazioaren eraketaren inskripzio partziala agintzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, gaurko datarekin eta F-380 zenbakiaz, bai eta Patronatuaren hasierako osaerarena ere. Patronatuko kideak zazpigarren aurrekarian aipatzen dira, Enrique García – Jalón de la Lama Donostiako notarioaren aurrean 2014ko uztailaren 30ean egiletsitako eskritura publikoan jasotako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 1.091).

Bigarrena.– Fundazio hori, zer helburu helburu dituen kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 3. sekzioan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 9a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala