Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1511

ERABAKIA, 2015eko martxoaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Sailen Oinarrizko Arautegiari bigarren xedapen gehigarri bat eransteko.

ZIOEN AZALPENA

UPV/EHUren Estatutuen 177.1.b) artikuluak ezartzen du Gobernu Kontseiluaren eskumena dela «Araugintzarako ahalmena erabiliz, estatutu hauek garatu eta aplikatzeko arauak nahiz unibertsitatearen antolamendurako arauak onartzea, Estatutuetan aurreikusita egon zein ez, bai eta UPV/EHUn aplikatzeko bestelako arauak onartzea ere».

Urriaren 17ko 209/2006 Dekretuaren eranskinak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarriei buruzkoak (martxoaren 29ko 64/2011 Dekretuak aldatua), c mailarako honako hau dio: «Departamenduaren Kontseiluak egindako aldeko txosten arrazoitua eta argudiatua aurkezten duten irakasleei esleituko zaien osagarria da; txosten horrek honako hauek izango ditu oinarri: – Irakasleak bere lanari buruzko txosten negatiborik ez izate. – Irakasle-lanari buruzko inkestak sistematikoki bete izana, ahal den guztietan behintzat, eta halakoetan balioespen negatibo errepikaturik ez izatea. – Tutoretzak bete direla egiaztatzeko ikuskaritzak egindako txostenak. – Irakasleak bere jardueraz egindako txostena. – Irakasleak egindako ikerlanak eta ezagutza transferitzeko jarduerak.».

Beraz, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarrien deialdi bat indarrean dagoelarik suertatuko diren egoera bereziak ikusirik, beharrezkoa ikusten da xedapen gehigarri bat ezartzea urriaren 17ko 209/2006 Dekretuak (martxoaren 29ko 64/2011 Dekretuak aldatua) edo ordezkatzen dituzten arauek adierazten dituzten txostenak bideratzeari begira Saileko Kontseilua behar beste aldiz biltzeko, betiere indarrean deialdirik badago.

Aldaketa hau Estatutuak eta Arautegiak Garatzeko Batzordeak diktaminatu dute eta, irizpen horien arabera moldatutako testua aurkezten diogu orain Gobernu Kontseiluari.

Horrela, bada, idazkari nagusiaren proposamenari jarraituz, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.– Sailen Oinarrizko Arautegiari bigarren xedapen gehigarri hau eranstea:

«Bigarren xedapen gehigarria:

Urriaren 17ko 209/2006 Dekretuaren Eranskinak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarriei buruzkoak (martxoaren 29ko 64/2011 Dekretuak eraldatua), edo ordezkatzen dituzten arauek adierazten dituzten txostenak bideratzeko, saileko zuzendariak, aipaturiko txostenen eskari guztiak bideratzeko, Saileko Kontseilua biltzeko behar adina deialdi egingo ditu, betiere UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarriei buruzko deialdirik indarrean badago.»

Bigarrena.– Sailen Oinarrizko Arautegiaren xedapen gehigarri bakarraren izendapena aldatzea eta lehenengo xedapen gehigarria deitzea.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.– Arautegi hau indarrean sartuko da EHAAn argitaratu eta biharamunean.

Leioa, 2015eko martxoaren 12a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala