Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Txirrindularitza 2012

Araudia Txirrindularitza 2012

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Txirrindularitza Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXXI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu Elgoibarren (Gipuzkoa), 2012ko maiatzaren 27an. Hona hemen arautegia:

1. Parte hartzaileak

"EUSKADIKO XXXI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK" infantilentzat antolatzen dira (1998 edo 1999 urtean jaiotako ikasleentzat). Gehienez kategoriako (neska eta mutiletan) 25 ikaslek parte hartuko dute lurralde historiko bakoitzeko.

2. Izen ematea


"EUSKADIKO XXXI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOETAN" parte hartzeko izen ematea, Foru Aldundi bakoitzaren bitartez egin behar da.


3.Dortsalak jasotzea


Dortsalak Elgoibarko Lagun Artea Txirrindularitza Elkarteko egoitzan jasoko dira, Aita Agirre plazan.

4. Joko arauak

Honako baldintza hauek betetzen dituen edozein bizikletarekin parte hartu daiteke: baimenduriko garapen maximoa 6.14 m-koa (46X16koa) eta gidoiñaren zabalera 50 zentimetrokoa gehienez.

  • Txirrindulariak gymcanan eta lineako proban pedal berdinak erabili beharko dute.
  • Debekatuta dago platoa edo piñoia blokeatzea.
  • Parte-hartzaile guztiek ikastetxeek emandako jantziak erabiliko dituzte.
  • Kasko zurrunak erabiltzera derrigortuta daude lasterkariak.
  • Bizkarreko zenbakia ikusi dadin zira gardenak erabili behar dituzte lasterkariek.
  • Berotzeko arropa erabiliz gero, bizkarreko zenbakia begi-bistan eraman.
  • Lineako frogan matxura izan ezkero laguntzarik EZ da onartuko.

Bere burua defendatzera beharturik dago lasterkari bakoitza; kirol-lehiaketa guztiei dagokien joko garbiaren aurka doan lasterkarien arteko edozein laguntza edo akordio debekaturik dago.
Lasterkariak proba utzi behar du lasterketa irekitzen duen ibilgailuak lasterketa erdia burutu baino lehenago atzematen duenean edo itzulia kentzen dionean.
Irabazleak helmugako marra zeharkatu ondoren, bai itzulia kentzen dioten parte-hartzaileentzat, bai gainontzeko lasterkarientzat lasterketa amaitutzat joko da HELMUGA igarotzen duten momentuan.
Proban zehar parte-hartzaileek ezin dute hornidurarik jaso.
Euskadiko Txirrindularitza Federazioak emandako bizkarreko zenbakiak eramango dituzte lasterkariek. Bizkarreko zenbaki horiek ezin dira ez ebaki, ez txikiagotu, eta lasterkariek bizkarraren ezkerraldean jarrita eramango dituzte, mokorraren parean.
Bizkarreko zenbakiak entregatu egin behar dira proba bukatu ostean.


5. Gymkana Proba

Zailtasunak saihestuz, oztoporik gabeko zirkuitu batean garatuko da proba, eta honako ariketa eta puntuaketa-irizpide hauek hartuko dira kontutan:


1. Listoi Horizontalak
(Paraleloak) Listoien artetik igarotzerakoan, horiek ukitu eta mugitzen badira, gaizki eginda egongo da ariketa. Hiru (3) puntuko penalizazioa.
2. Birlen artean Slaloma
(Birlak) Birlak igarotzerakoan (lerroan, zig-zagean, biribilean eta beste era batzuetan) parte-hartzaileak birlaren bat ukitzen badu, eta horren ondorioz erori edo lekuz (3 cm gutxi gorabehera) mugitzen bada, edo birla baten ordena ez bada errespetatzen, akats bakoitzeko puntu bateko (1) penalizazioa izango du. Penalizazioen batura hiru (3) puntu baino gehiagokoa bada, gaizki eginda egongo da ariketa eta hiru (3) puntuko penalizazio maximoa jasoko du.
3. Sur-Place Gunea
Behin “sur-place” gunean kokatu ondoren, zortzi (8”) segundoz ez bada geldirik egoten bizikleta, mugitu gabe eta gurpilari eskuekin heldu gabe, gaizki eginda egongo da ariketa. Hiru (3) puntuko penalizazioa.
4. Kulunka eta lurretik jaso
(Jauzi-ohola botilatxoarekin) Botilatxoa hartzen saiatzerakoan, hori jausiz gero, gaizki eginda egongo da ariketa. Hiru (3) puntuko penalizazioa.
Kulunka zeharkatzerakoan gurpil bat irtenez gero bukaerara heldu aurretik, gaizki eginda egongo da ariketa. Hiru (3) puntuko penalizazioa.
Botilatxoa gunetik kanpo utziz gero edo uzterakoan eroriz gero, gaizki eginda egongo da ariketa. Hiru (3) puntuko penalizazioa.
 
                            

 
5. Gurpila askatu
Gurpila askatu ondoren ez badu gurpila buru gainetik altxatzen edo ez badu gero gurpila ondo muntatzen, gaizki eginda egongo da ariketa. Hiru (3) puntuko penalizazioa.
6. Aurreranzko jauzia
(Amaiera ohola) Gurpilen batek ohola ukitzen badu, gaizki eginda egongo da ariketa. Hiru (3) puntuko penalizazioa.
HANKA LURRERA Hamabost (15) puntuko penalizazioa jasoko du parte-hartzaileak hanka lurrean jartzen duen bakoitzean.
ARIKETA BAT EGITEN EZ SAIATZEA Parte-hartzaileren bat ariketaren bat egiten saiatzeko prest ez badago, hogeita bost (25) puntuko penalizazioarekin zigortuko da jarrera hori.
DENBORA Epaileak parte-hartzaileari irteera ematen dionean hasiko da denbora hartzen, eta azken proba bukatzen edo helmugako marra zeharkatzen duenean amaituko da.
Puntuetan berdinketa egonez gero kontuan hartuko da denbora.
Jaso dituzten penalizazio-puntuen arabera egingo da sailkapena, eta puntu gutxien dituen parte-hartzailea izango da irabazlea. Proba egiteko denbora gutxien behar izan duenaren aldeko erabakia hartuko da berdinketa egonez gero.

6. Lineako Proba 

Ibilbidearen luzeera 1,5km gutxienez eta 3 km gehienez izango du.Arau orokor bezala, txirrindulariek gehienez luzeera hauek egingo dituzte
Mutiletan: 17 km
Neskatan: 12 km
EUSKADIKO XXXI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK 1.500 m ko ibilbide batean ospatuko dira:

Mutilak: 15 Km. (10 bira)
Neskak: 9 Km. (6 bira)
Parte-hartzaileek helmuga zeharkatzen duten ordena berean egingo da sailkapena.

7. Amaierako Sailkapena

Lineako eta Gymkanako probetan banandutako sailkapenak egingo dira. Sailkatua izateko bi frogetan parte hartu beharra dago.


8. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.


9. Azken oharra


Araudi horren barruan aurreikusirik ez dauden egoeretarako honako hauek izango dira kontuan:


a)  14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b)  Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2012ko urtarrilaren 17ko Agindua, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2012ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Txirrindularitzako Euskadiko Federazioaren araudiak dioena.

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2012/05/28