Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Saskibaloia partaidetza 2012

Araudia

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak saskibaloiko EUSKADIKO XXXI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Saskibaloi Federazioarekin lankidetzan, 2012ko maiatzaren 26 eta 27 eta ekainaren 2an, Ermuako Betiondo kiroldegian partaidetza ibilbidekoan. Hauxe duzue jokoen araudia:  

1. JOKO SISTEMA

Itzulera bateko liga.

 Partidak hamar minutuko lau denboratan jokatuko dira (erlojua geldituta).

2. TALDEEN OSAERA

Bere lurraldean sailkatutako taldea parte hartuko du.

Lurralde bakoitzetik infantil mailako nesken eta mutilen talde bana parte hartuko dute.

Talde bakoitzak gutxienez 8 eta gehienez 12 jokalari kreditatu beharko ditu partida bakoitzerako, eta gehienez 3 teknikari.

Partida guztietan taldeko kideen lizentziak aurkeztu behar dira.

1998 eta 1999an jaiotako jokalariek bakarrik hartu dezakete parte.

Talde guztiek kolore ezberdineko bi ekipamendu izan behar dituzte, bi taldek kolore berarekin jokatzea saihesteko.

3. JOKO ARAUAK

Kreditatutako jokalariek talde bakoitzak jokatzen dituen partida guztien lehen hiru denboretatik batean jokatu beharko dute gutxienez.

Entrenatzaileak denbora bakoitzeko hasierako bosta berretsi beharko dio mahaiari. Jokalariak zelaian ez badatoz bat emandako bostarekin eta errorea denbora hasita dagoela antzematen bada, entrenatzaileak falta teknikaria jasoko du zigortzat, errorea antzematen den unean.  Behar bezala jokatzen ez duen jokalaria ordezkatu egin behar da eta bi jokalariei (ordezkatuari eta ordezkoari) denbora hori jokatutzat emango zaie.

Hutsarteak honela emango dira:

  • Lehen erdian (lehen eta bigarren denboretan) erregistratutako bi hutsarte eman daitezke, edozein momentutan.
  • Bigarren erdian (hirugarren eta laugarren denboretan) erregistratutako hiru hutsarte, edozein momentutan.
  • Aparteko denbora bakoitzean erregistratutako hutsarte bat.

Erabiltzen ez diren erregistratutako hutsarteak ezin dira bigarren zatira edo aparteko denborara pasatu.

Lehen hiru denboretan ezin da ordezkapenik egin, halakoetarako izan ezik:

  • Lesionatutako jokalari bat ordezkatzeko.
  • Deskalifikatutako jokalari bat ordezkatzeko.
  • 5 falta pertsonal egin dituen jokalari bat ordezkatzeko.

Jokalari bakoitzak lehen hiru denboretan gutxienez denbora oso bat jokatu behar du (denbora osoa denbora hasten denetik amaitzen den artekoa da), salbuespen hauetan izan ezik:

  • Lesionatutako jokalaria: jokalariren batek denbora amaitzen ez badu lesionatu egin delako, denbora osoa jokatu duela onartuko zaio.
  • Asistentzia jasoz gero ez dago jokalaria ordezkatzeko betebeharrik, betiere jokoa ez bada bi minutu baino gehiagoz eteten.
  • Deskalifikatutako jokalaria: jokalariren batek denbora amaitzen ez badu deskalifikatu egin dutelako, denbora osoa jokatu duela onartuko zaio.
  • 5 falta pertsonal egindako jokalaria: jokalariren batek denbora amaitzen ez badu 5 falta pertsonal egiteagatik, denbora osoa jokatu duela onartuko zaio.

Jokalari bakoitzak lehen hiru denboretan denbora oso batez egon behar du ordezkoen aulkian (denbora osoa denbora hasten denetik amaitzen den artekoa da), salbuespenik gabe. Jokalari lesionatua, deskalifikatua edo 5 falta pertsonalengatik kanporatua ordezkatzen duen jokalariaren kasuan, jokatutako denbora ez zaio ordezkoen aulkian denbora oso bat egon da bezala onartuko.

Kanasta egin dioten taldeak hutsartea eskatu dezake.

Denbora bakoitzean talde batek 4. falta gainditzen duenean, bi jaurtiketa libre emango dira. Beraz, denbora berri bakoitzean taldearen faltak zerotik hasita zenbatuko dira. Laugarren epealdiko faltak, ordea, aparteko denboretarako metatuko dira.

Baloia 24 segundoz eta 8 segundoz edukitzeko arauak aplikatuko dira.

Partida bat jokatzean talde batek markagailuan 50 puntuko aldea ateratzen badio besteari, partida bukatutzat joko da, Akta ofizialak une horretan adierazten duen emaitzarekin.  Geratzen diren minutuekin beste topaketa bati ekingo zaio, aktan eta sailkapenean inolako eraginik izan gabe, salbuespen hauek kontuan hartuta:

 Faltak zenbatzen jarraitu da, aktan jaso gabe.

  • Deskalifikatzeko moduko faltaren bat egonez gero, Kirol Batzordearen esanera jarriko da.

Jokorako baloi ofiziala Baden markako BX471 ( bi koloretakoa ) edo BX 450 eredua izango da, mutilentzat, eta Baden markako BX 465 ( bi koloretakoa ) edo  BX 445 eredua, neskentzat.

 4. EZBEHARREN AURREAN

 Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

 5.      AZKEN OHARRAK

 Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:

a)  14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.

b)  Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.

d)      Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2012ko urtarrilaren 17ko Agindua, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren deialdia egiteko dena

e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2012ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.

f) Euskadiko Saskibaloi Federazioaren araudiak xedatzen duenari.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2012/05/28