Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Krosa 2011

Arautegia Krosa 2011

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Atletismo federazioarekin lankidetzan, Euskadiko XXX. Eskolarteko Kirol Jokoak antolatuko ditu  2011ko otsailaren 27an Laudion (Araba).

I. Artikulua.- Txapelketa honetan Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoetako selekzioan dauden infantil mailako kirolariek hartu dezakete parte (1997 eta 1998an jaiotakoak), hala nola, eskola kiroleko taldeak eta eskola kiroleko kanpainetan inskribatuta dauden elkarteak (3 talde lurralde historiko bakoitzeko, gizonezkoen kategorian nahiz  emakumezkoetan).

II. Artikulua.- Lurralde-selekzioko talde bakoitzak, gehienez 6 kirolari aurkeztu ahal izango ditu. Bai gizonezkoetan, baita emakumezkoetan ere.

III. Artikulua.- Ikastetxe edo elkarte bakoitzeko taldeek, gutxienez 4 eta 6 kirolari aurkeztu beharko ditu, bai gizonezkoen kategorian bai emakumezkoetan ere. 


IV. Artikulua.- Ikastetxe bakoitzeko taldeek hurrengo araudia bete beharko dute:
• Taldea 6 kirolariz osatuta badago, gutxienez lauk ordezkatzen duten ikastetxekoak izan beharko dute.
• Taldea 5 kirolariz osatuta badago, gutxienez hiruk ordezkatzen duten ikastetxekoak izango dira.
• Taldea 4 kirolariz osatuta badago, gutxienez hiruk ordezkatzen duten ikastetxekoak izan beharko dute.

V. Artikulua.- . Klubak derrigorrez, bertakoak diren kirolariz osatuta egon behar dira eta beraien lurralde historikoko eskola kiroleko programetan izena emanda egon behar dira.

VI. Artikulua.-   Taldeen sailkapena, edozein kategoriatan, lasterketa bakoitzetik eta talde bakoitzetik lehenengo lau kirolariak oinarritzat hartuta egingo da, talde bakoitzeko puntuazioa 4 kirolarien sailkapenen batura eginez. Bi talde edo gehiagoren artean berdinketa izan ezkero, laugarren kirolariaren sailkapena kontuan hartuko da.

VII. Artikulua.-   Hurrengo lasterketak ospatuko dira, aurreikusitako gutxi gorabeherako luzera eta ordutegiaz.

VIII. Artikulua.-   Euskadiko Infantil Mailako Eskolarteko Kross Txapelketarako izen-emateak lurralde ezberdinetako kirol zerbitzuetan egin beharko dira 2011ko otsailaren 11an, arratsaldeko 20:00ak baino lehen. Hauek Euskadiko Atletismo Federazioara helarazi, otsailaren 16an arratsaldeko 14,00ak baino lehen.

OHARRA: Dortsalak froga egunean bertan, otsailak 27an, emango zaizkio zirkuituko idazkaritza nagusian talde edo selekzio arduradunari.

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:

a. 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b. Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
c. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2011ko urtarrilaren 31ko Agindua, 2011ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren deialdia egiteko dena
d. Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2011ko urtarrilaren 24ko Ebazpena, 2011ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f.  IAFFak duen nazioarteko txapelketen araudia.