Euskadiko XXX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Atletismoa 2011
Arautegia Atletismoa 2011
Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Atletismo Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu. Aire zabaleko pistan izango dira, 2011ko maiatzaren 28an, Gasteizen, Mendizorrotzako atletismo pistan. Hona hemen arautegia:
1. Partaidetza
Txapelketan honako hauek hartu dezakete parte: haurren kategoriako atletek (1997 eta 1998 urteetan jaiotakoek), baldin eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko lurralde historikoetako selekzioetako partaide badira; lurralde horietako ikastetxe eta elkarte ordezkarietako taldeek eta eskola kiroleko programetan parte hartu duten elkarteek. (LURRALDE HISTORIKO BAKOITZETIK BI TALDE, BAI GIZONEZKOEN KATEGORIAN BAI EMAKUMEZKOENEAN).
Lurralde-selekzioetako taldeek bina partaide eta erreleboetarako talde bana aurkeztu ahal izango dituzte proba bakoitzean. Atleta bakoitzak banakako proba bakarra eta errelebokoa egin ahal izango ditu gehienez.
Ikastetxeetako eta elkarteetako taldeek ordezkari bana gehi erreleboetarako taldea aurkeztuko dituzte proba bakoitzerako. Atleta bakoitzak banakako proba bakarra eta errelebokoa egin ahal izango ditu gehienez.
OHARRA.- Ikastetxeetako taldeetako atletek badute beren lurralde historikoko selekzioko kide gisa parte hartzerik, ikastetxearen ordez parte hartzen ez duten banakako proba batean; inork ezin du iraupen-probetan edo iraupen erdikoetan (500 m, 1.000 m eta 3.000 m) doblatu.
2. Taldeen osaera
Taldeek bete beharreko arauak:
a) Taldean 11 atleta badaude, 8 gutxienez erakunde berekoak izan beharko dira.
b) Taldean 10 atleta badaude, 7 gutxienez erakunde berekoak izan beharko dira.
c) Taldean 9 atleta badaude, 6 gutxienez erakunde berekoak izan beharko dira.
d) Taldean 8 atleta badaude, 6 gutxienez erakunde berekoak izan beharko dira.
e) Taldean 7 atleta badaude, 5 gutxienez erakunde berekoak izan beharko dira.
3. Joku sistema
Egingo dituzten probak:
Lurralde selekzioetako taldeek
a) Gizonezkoen kategorian: 80 m, 150 m, 1.000 m, 3.000 m, 3 km ibiliak, 80 m hesiak (0,84), altuera, pertika, luzera-jauzia, pisua (3 kg), diskoa (0,800 kg), xabalina (500 g) eta 4 x 80 erreleboak.
b) Emakumezkoen kategorian: 80 m, 150 m, 1.000 m, 3.000 m, 3 km ibiliak, 80 m hesiak (0,76), altuera, pertika, luzera-jauzia, pisua (3 kg), diskoa (0,800 kg), xabalina (400 g) eta 4 x 80 erreleboak.
Ikastetxeetako edo elkartetako taldeek
a) Gizonezkoen kategorian: 80 m, 500 m, 1.000 m, 80 m hesiak (0,84), altuera, luzera-jauzia, pisua (3 kg) eta 4 x 80 erreleboak.
b) Emakumezkoen kategorian: 80 m, 500 m, 1.000 m, 80 m hesiak (0,76), altuera, luzera-jauzia, pisua (3 kg) eta 4 x 80 erreleboak.
Altuera-jauzian, listonak atletek eskatutako altuera txikienean jarriko dira hasieran. Nolanahi ere, 10en multiploa izan beharko du neurriak eta, gero, 10 zm erantsiko zaizkio igo behar den bakoitzean, harik eta ezarritako altueretara heldu arte. Hona hemen ezarrita dauden altuerak:
Emakumezkoen altuera: 1,20 - 1,25 - 1,30 - 1,35 - 1,40 - 1,43 eta hemendik aurrera + 3 zm
Gizonezkoen altuera: 1,30 -1,35 - 1,40 - 1,45 - 1,50 - 1,55 - 1,58 eta hemendik aurrera + 3 zm
Emakumezkoen pertika: 1,80 - 1,90 - 2,00 - 2,10 - 2,20 - 2,25 eta hemendik aurrera + 5 zm
Gizonezkoen pertika: 1,80 - 1,90 - 2,00 - 2,10 - 2,20 - 2,25 eta hemendik aurrera + 5 zm
Jauzi horizontaletan eta jaurtiketetan, atleta bakoitzak LAU saiakera egiteko eskubidea izango du. Atleta-kopuruak ahalbidetzen badu eta zuzendaritza teknikoa ados badago, baina, atleta bakoitzak SEI aukera izango ditu.
Proba guztietan zuzenak izango dira finalak, eta bi serie egin behar badira, bata ikastetxeetako atleta ordezkariekin egingo da eta bestea lurralde-sekzioetako atleta ordezkariekin.
4. Sailkapena
Bi sailkapen egingo dira:
a) Banakakoa (lehen hiru sailkatuak)
b) Ikastetxeen edo kluben araberakoa (lehen hiru sailkatuak )
Ikastetxe eta elkarteen araberako puntuazioan, txapelketan parte hartzen duten ikastetxe eta elkarteetako talde-kopuruaren arabera puntu bana emango zaizkio lehen sailkatzen den atletari (ikastetxe eta elkarteetako atleta ordezkariak bakarrik hartuko dira kontuan), bigarrenari puntu bat gutxiago, hirugarrenari beste bat gutxiago eta abar.
5. Probak
Proben ordutegia eta segida:
10:30 80m Hesiak. EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
10:30 Altuera.GIZONEZKOAK SELEKZIOA - IKASTETXEA
10:30 Altuera Jauzia EMAKUMEZKOA SELEKZIOA - IKASTETXEA
10:30 Pertika. GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
10:30 Diskoa (0.8kg.) GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
10:30 Pisua (3kg.) EMAKUMEZKOAK SELEKZIO -IKASTETXEA
10:35 80 m Hesiak (0.76) EMAKUMEZKOAK IKASTETXEA
10:45 80 m Hesiak (0,84) GIZONEZKOAK SELEKZIOA
10:50 80 m Hesiak (0,84) GIZONEZKOAK IKASTETXEA
11:00 80m EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
11:05 80m EMAKUMEZKOAK IKASTETXEA
11:10 80m GIZONEZKOAK SELEKZIOA
11:15 80m GIZONEZKOAK IKASTETXEA
11:20 500m EMAKUMEZKOAK IKASTETXEA
11:25 500 m GIZONEZKOAK IKASTETXEA
11:30 1000 m EMAKUMEZKOAK SELEKZIOZIOA-KASTETXEA
11:40 1000 m GIZONEZKOAK SELEKZIOA-IKASTETXEA
11:40 Pisua (3kg.) GIZONEZKOA SELEKZIOA-IKASTEXEA
11:40 Luzera Jauzia GIZONEZKOA SELEKZIOA-IKASTEXEA
11:40 Xabalina GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
11:40 Altuera EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA-IKASTETXEA
11:50 150m GIZONEZKOAK SELEKZIOA
11:55 150m EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
12:00 3000m EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
12:00 3000 m Ibiliak GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA 5. KALEA
12:15 3000 m GIZONEZKOAK SELEKZIOA
12:30 4X80m EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
12:40 4X80 m GIZONEZKOAK SELEKZIOA
12:50 4X80 m EMAKUMEZKOA IKASTETXEA
13:00 4X80 m GIZONEZKOA IKASTETXEA
6. Izen ematea
EUSKADIKO XXX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOetako izenemateak Lurralde ezberdinetako kirol zerbitzuetan egin beharko dira (eta EZ, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zerbitzuetan) 2011ko maiatzaren 20a 20:00ak baino lehen.
2011ako maiatzaren 24ean, arratsaldeko 14:00ak baino lehen inskripzio-orria Atletismoko Euskal Federaziora igorriko delarik .
Dortsalak 2011eko maiatzaren 28an bertan jasoko dituzte partaideek, probaren idazkaritzan (ordezkariak jasoko ditu bere ikastetxeko nahiz lurralde historikoko dortsal guztiak).
7. Ezbeharren aurrean
Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.
8. Azken oharra
Arautegi honetan azaltzen ez direnetarako, honako hauetara jo da:
a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2011ko urtarrilaren 24ko Agindua, 2011ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren deialdia egiteko dena.
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2011ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2011eko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Euskadiko Atletismo Federazioaren arautegia.
g) IAAFren arautegia.