Saregune: Teknologiaren erabilera sozialaren alde

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Gobernu Irekiaren Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

saregune

Berritzailea da, honako arrazoiengatik

Topagune bat eskaintzen du, eta, horren bidez, teknologien erabilera librea eta doakoa bultzatzen da, auzoa eta hiria gizartetik eta komunitatetik dinamizatzeko tresna gisa, eta zuzenean parte hartzen dutenen egoera pertsonalak eta lanekoak hobetzeko tresnak ematen ditu.

Atxikitzen zaion plana

Saregune 2004an sortu zen, eta, arrakala digitala interes-gunetzat hartuta, beste arrakala batzuk hautsi nahi ditu: kulturartekoak, auzo artekoak, elkarte artekoak, kulturalak, hezkuntzakoak, harremanetakoak eta elkarlanekoak; teknologiak hurbiltzeak eta erabiltzeak izaera instrumentala du, beste arrakala horiek gainditzeko, gizarte-aldaketarako planteamendu batetik abiatuta. Gasteizko Alde Zaharrean kokatutako telezentro bat da Saregune. Alde Zaharra degradazio-arrisku handiena duen hiriko auzoetako bat da, eta zailtasun sozial eta ekonomikoko egoera ugari daude bertan: merkataritzaren eta zerbitzuen gainbehera, Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta gizarte zerbitzuen laguntza jasotzen duten pertsonak, langabezia- eta etxebizitza-arazoak, espazio publiko eta zerbitzuen falta eta abar.

Eremua

Honako hauek dira Sareguneren helburuak:    

  1. Teknologiak biztanle guztiei hurbiltzea, haien hizkuntza, maila soziokulturala eta ekonomikoa edo beste zailtasun pertsonal batzuk alde batera utzita, informazioa eta ezagutza eskuratzeko aukerak areagotzeko.
  2. Herritar guztien arteko harremana eta kontaktua sustatzea, kulturari, ideologiari, erlijioari edo hizkuntzari dagokionez positiboa eta aseptikoa den espazio batetik abiatuta; horrela, teknologiek eratzen duten interesgune partekatu horren bidez, era guztietako harreman gurutzatuak sustatuko dira eta kulturen arteko harremana bultzatuko da.
  3. Langabezian dauden auzoko gazteei lan-alternatiba bat eskaintzea, auzotarren arrakala digitala haustearekin lotutako zereginak garatuz eta auzoaren dinamizazio komunitarioaren eragile aktibo bihurtuz.
  4. Gizarte- eta auzo-bilbeari laguntzea, bere ekintzak zabaltzeko eta tresna informatikoen bidez ekimenak koordinatzeko.
  5. Inguruan jarduera berritzaile, positibo eta ekimen berrien bultzatzaile bat sortzea, jardueren egungo beheranzko joera aldatzen laguntzeko.

Urtero, 25 pertsona inguru trebatzen dira bi prestakuntza-ekintza hauetako batean: IKTen bidezko Gizarte Dinamizazioa, eta Merkataritza eta elkarteak multimedia-inguruneetan suspertzea.

Taldeak eratzeko orduan, ahalegin berezia egiten da parte hartzen duen taldeak auzoko egungo biztanleria-arkua ordezka dezan: hizkuntzak, ohitura kulturalak, generoa, maila soziokulturala eta ekonomikoa, prestakuntza-maila, etab. Helburua da zubi lana egitea erreferentziazko taldeekin, ahalik eta pertsona gehienei zentroarekiko eta teknologiekiko erakarpena errazteko, haien idiosinkrasia eta kulturak errespetatuz, kulturen arteko aniztasunarekiko errespetuaren eta hurbilketaren eredu izanez.

Parte-hartzaileak eta eragileak

  1. Auzoaren dinamizazio sozialean zuzenean eta modu positiboan eragiten duen jarduera positibo eta adiskidetsu bat egotea eta jarduerak berak funtzionatzea ahalbidetzen du: auzokideen arteko harreman berriak sortzen dituzten eta gizarte-gatazkako egoerak prebenitzen dituzten interakzio pertsonalak erraztuz, informazioa eta ezagutza gehien behar dutenengana hurbilduz, askotariko interesak eta interes berriak (aurrekoak baino askoz ere positiboagoak) dituzten pertsonak erakarriz, etab.
  2. Lan arloko itxaropen berriak sortzen ditu auzoko gazteen artean, etorkizuna duen sektore batean epe laburrean/ertainean lan-aukeraren bat izan dezaketela sentitzen baitute. Sareguneren kasuan, funtzionamenduko lehen urtetik aurrera izan da.
  3. Kasu askotan, eskola-porrotaren ondorioz hezkuntza-sisteman itxaropena eta konfiantza galduta zuten pertsonak ikaskuntza normalizatura itzuli dira, eta prestakuntza-aukera berriak sortu dira, autoikaskuntza lagunduaren, etengabeko prestakuntzaren eta teknologiei lotutako etengabeko ikaskuntzaren bidez.
  4. Inguruko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetarako baliabide gisa gizarteratzeko alternatibak eskaintzen laguntzen du, beren gizarte- eta komunitate-arloko lanean, eta alternatiba bideragarriak eskaintzen ditu artatzen dituzten pertsona batzuen baldintzak hobetzeko eta aurrera egin dezaten, pertsona horiek prozesuren batean parte hartzeko hautagai gisa proposa baititzakete.
  5. Kapital sozial aberats eta interkonektatua sortzea eta sendotzea sustatzen du. Behar teknologikoetan oinarritutako sinergiak eta interes komuneko taldeak sortzen dira, gizarte-ekimenaren arteko hurbilketa eta lan partekatua errazten dutenak.
  6. Auzokideen estereotipo negatiboak aldatzen laguntzen du, bai kontratatutako auzoko pertsonekiko, haien rola komunitateari zerbitzua ematekora aldatzen baita, bai erabiltzaileen artean, ingurune horretan beren ezagutzak argitara atera baititzakete (beste hizkuntzak, teknologien erabilera...); horrez gain, atzerritarrekiko eta beste etnia batzuekiko eta haien ohitura kulturalekiko aurreiritzi asko hausten laguntzen du.
  7. Teknologiaren zeregina gizartekotu, desmitifikatu eta horizontal egiten du, merkataritza arloan dituen eginkizun eta erabilerez gain, arlo sozialean dituenak ikusaraziz. Prozesuan software librea erabiltzeak lagundu egiten du, batetik, lankidetzaren eta ezagutzaren sorkuntza partekatuaren balioetan sakontzen eta, bestetik, eta kultur sorkuntza askeari egiten dion ekarpenean sakontzen.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Parte-hartzaileak: Gasteizko Zazpi Kaleetako kolektibo eta erakundeen sareak

Lurraldea: Araba

Denboraldia: 2004 - gaur egun

Informazio gehiago:  Saregune

Kategoriak: Gizarte ongizatea, Komunitate garapena

Fasea: Martxan jartzea eta garapena