Lan eta Justizia sailburuak Europako Laneko Segurtasun eta Osasun Agentziara bisita egin du
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuordeak Maria Jesús San Josék, bilera izan du gaur goizean Christa Sedlatschek Europako Laneko Segurtasun eta Osasun Agentziako zuzendariarekin. Agentziak Bilbon duen egoitzan egindako bileran, Agentzia eta Saila eta honen erakunde autonomiadun, OSALAN, laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan aurrera eramaten ari diren lan ildoak izan dituzte hizketagai, hala nola, azken urteetako kolaborazio lanak.
Jakina denez, Eusko Jaurlaritzak Europar Agentziaren egoitza-gastuen finantziazioa partzialean kolaboratzen du, tankera honetako erakundea Euskadin kokatzeak interes publikoari egiten dion ekarpena aintzat hartuta. Europar Agentziak estatu-kide guztietan erreferentzia-zentru bat du, hauen ekarpena funtsezkoa izanik Europar Batasuneko lan-programak ezarteko garaian. Espainiako kasuan erreferentzia-zentrua Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazioala bada ere, Europar Agentzia Bilbon kokatu zenetik OSALANek agentziarekin elkarlan jarduerak eramaten ditu aurrera. Hala nola, euskal enpresetara bisita instituzionalak, atzerriko ordezkaritzekin bilerak, Agentziak antolatutako ekitaldietan parte-hartuz, jardunaldietan kolaboratu, etab.
Sailburuaz gain, bileran izan dira Lan sailburuordea, Lan zuzendaria, Gizarte Ekonomiako zuzendaria eta OSALANeko zuzendari nagusia. Bileran zehar, sailburuak bere jarrera osoa erakutsi du Europar Agentziarekiko kolaborazio-erlazioa mantendu eta sakontzeko, bere aukera eta konpetentzien barruan. Legealdi honetarako Sailaren oinarri nagusia, laneko arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa dela adierazi du sailburuak; langilego osoak –eta gizarteak orohar- lan duina, kalitatezkoa, seguru lan egiteko modua ematen duena eta langileen osasuna babesten duena dela.
2017ko otsailaren 1ean Osalan-ek egindako prentsa-oharra (pdf, 305 KB)