Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak nabarmendu duenez, hazkunde ekonomikoak eta enpleguaren sorrerak adierazten dute euskal ekonomiaren une ona, "Europari gehien irekitzen zaienetako bat baita, izan ere, euskal esportazioen ia bi heren merkatu horretara bideratzen ditu kanpora, Alemania eta Frantzia helmuga nagusi izanik".
Egoera hori azaltzeko, Mikel Torres lehendakariordeak gogorarazi zuen Euskadik 3.474 milioi euro erakarri dituela 2024ko abenduaren 31ra, Next Generation funtsak, Berreskurapenerako eta Erresilientziarako Mekanismoaren Funtsetatik. «Garrantzitsua da gogoratzea onuradunen % 47 mikroenpresak eta ETEak direla, eta % 28 enpresa handietara iritsi direla, hau da, % 75 mobilizatuta eta inbertituta dagoela EAEko industria-sarean».
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea