Lehendakaritza

Makroeskualde Atlantikoak Pasaia izango du bere nodo logistikoetako bat; Eusko Jaurlaritzak Portu Agintaritzako presidente berria nabarmendu du Euroeskualdean eta Europako funtsak biltzen izandako esperientziari dagokionez

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak Izaskun Goñi Razquin izendatuko du Pasaiako Portuko Agintaritzako presidente, martxoaren 25eko Gobernu Kontseiluaren bileran, erretirora pasako den Joakin Telleriaren ordez.

Izaskun Goñi NAEN - Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko Batzorde Betearazleko kidea izan da 8 urtez. Bertan, lankidetza logistikoko mugaz gaindiko proiektuetan eta Europako funtsak biltzen lan egin zuen.

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuko zuzendari nagusi ere izan da 8 urtez, eta Industria, Digitalizazioa, Politika Ekonomikoa, Nazioarteko Merkataritza, Europako Funtsak eta Lan arloez arduratu da.

Bere ibilbide profesional garrantzitsuari esker, ezagutzak pilatu ditu Pasaiako portuaren hurrengo hazkunde-faseari aurre egiteko eta Euroeskualde Atlantikoko nodo logistikoekin lankidetzan sakontzeko.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea) - jakinarazpena

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea) - harrera

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea