Lehendakaritza

Mahastizaintza eta ardogintza sektorea: Eusko Jaurlaritzak upeltegiei laguntzen die Europan eta munduan merkatuak irekitzeko alternatiba gisa, AEBek EBri ezartzen dizkioten muga-zergen aurrean, Europako ardoaren azoketarakoa bezalako sustapen-neurriekin

Argitalpen-data: 

Igande honetan, irailaren 14a, Arabako Errioxako Mahats-bilketaren XXX. Jaia ospatuko da Lezan. Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Amaia Barredo sailburuak parte hartuko du.

 

Era berean, Nora Beltrán de Otalora Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako zuzendariak nabarmendu duenez, "Arabako upeltegiek ahalegin berezia egiten dute aurten ezbeharrei aurre egiteko, hala nola, Estatu Batuek ezarritako Europako ardoen % 15eko muga-zergak, mildiu izurritea edo klimatologian gertatzen diren muturreko aldaketak. Merkatu batzuen ezegonkortasunaren aurrean, beste herrialde batzuekin merkataritza bide berriak ireki genituen, gure upeltegiak sustatuz. Hor daude Japonia, Mexiko, Erresuma Batua eta Europar Batasuneko adibideak eta Europako mahastizaintza eta ardogintzako azoka nagusietan dugun presentzia ".

 

 

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea