Lehendakaritza

Lehia askeko politika: EBk berrikusi egin ditu atzerriko dirulaguntzen arautzea, pantailetarako beirarena bezalako monopolizazio-arriskuak, eta enpresen arteko erosketak, edarien arloan, entretenimendukoan (Frantzian) edo kimika alemaniar batena Emirerrietako petrolio-enpresa baten eskutik

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak atzerriko dirulaguntzak arautzeko proposatutako jarraibideei buruzko iruzkinak eskatu ditu

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)

Europako Batzordeak Brasserie Nationale-k Boissons Heintz erostea onartu du, Luxemburgoko edarien sektorean.

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)

Europako Batzordeak Corningen konpromisoak onartu ditu gailu elektroniko eramangarrietarako babes-beira hornitzeko lehia bermatzeko

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)

Europako Batzordeak kargu-orri bat bidali dio Vivendiri, bat-egitea onartu aurretik Lagardère eskuratzean EBko kontzentrazio-arauak bete ez dituelakoan, aisialdiko edo entretenimenduko sektore mediatikoei begira

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)

Europako Batzordeak ikerketa sakona abiarazi du Downtown diskoetxe estatubatuarra erosteko proposamenari buruz. Sektore bereko enpresa da Universal Music Group, Europako hiriburu nagusia duena, eta Vivendi taldearen jabetzakoa.

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)

Europako Batzordeak ikerketa sakona abiatu du ADNOCek, Abu Dhabiko Petrolioen Konpainia Nazionalak, Covestro kimikazko enpresa alemaniarra erosi izanari buruz, Arabiar Emirerri Batuen laguntzek EBko barne-merkatua desitxuratzen ote duten eta Atzerriko Dirulaguntzei buruzko Araudia betetzen duten jakiteko

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea