Imanol Pradalesek uste du Europako berrindustrializazio prozesuak Aiaraldea eta Euskadi bezalako industrialdeetarako aukera garaia irekitzen duela.
"Orain, bizi dugun une historikoan, eta Europak bizi duen bidegurutzean, berriro aitzindari izatea dagokigu".
Lehendakariak dei egin dio Espainiako Gobernuari konpromiso irmoa har dezan Euskadik ahalmen elektrikoa handitu dezan, altzairutegiko zepetatik datorren asfalto jasangarria sortuko duen eta Murgan (Araba) dagoen estatu mailako lehen lantegia, eta bakarra, inauguratzerakoan.
SteelPhalt enpresak, Harsco Environmentalen jabetzakoak, Euskadiren aldeko apustua sendotzen du, orain arte Erresuma Batuan bakarrik jarduten zuen fabrikazio-eredu aitzindari hori nazioartekotzeko lehen mundu mailako zentro gisa.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea