Irungo Udalak jakinarazi du datorren maiatzean OCR 2026ko Europako Txapelketa (Obstacle Course Race edo Oztopo Lasterketa gaztelaniaz) hartuko duela hiriak. Kirol-diziplina horretan, parte-hartzaileek hainbat erronka fisiko gainditu behar dituzte ibilbidean zehar, oztopo gisa. Guztira, lau lehiaketa egun izango dira maiatzaren 28tik 31ra bitartean, hiri barruko tarteak eta tarte naturalak uztartuko dituen ibilbidean.
Ikus informazio osoa (Iturria: Irungo Udalaren webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea