Lehendakaritza

Immigrazioa: María Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du Europan ez dagoela erronka demografiko horretarako egitura-planik, eta Euskadi lanean ari dela tresnak izateko

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu María Ubarretxenari elkarrizketa egin diote. Nabarmendu duenez, "erronka demografikoa erronka garrantzitsua da, eta erantzukizunetik eta lankidetzatik erantzun behar diogu".

"Euskadik harrera-eredu eta -sistema bat du, baina ez dago egiturazko planik ez Estatuan ez Europan immigrazioaren fenomenoari erantzuteko; ez dago benetako migrazio-politikarik; eta Euskadik egoera horri seriotasunez erantzuteko tresnak behar ditu, eta Eusko Jaurlaritza horretan ari da lanean".

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea