Lehendakaritza

Kanpo Ordezkaritzak: Eusko Jaurlaritzak iragarri du Washingtonen irekiko duela zazpigarrena, eta gogora ekarri ditu gainerakoen historia eta eginkizunak, EB-rako Bruselan duena, Madrilgoa, eta beste egoitzak, Amerikan

Argitalpen-data: 

Imanol Pradales lehendakariak iragarri duenez, Euskadik Estatu Batuetan duen presentzia indartuko du ordezkaritza iraunkor baten bidez. Ordezkaritza hori Washingtonen egongo da, eta bere helburua Estatu Batuetan euskal herritarren presentzia areagotzea izango da.

Eusko Jaurlaritzak ordezkaritzen sare instituzional zabala du; guztira 6 bulego ditu guztira: Euskadiren Europar Batasunerako Ordezkaritza (Brusela), Euskal Autonomia Erkidegoaren Argentina-Mercosurreko Ordezkaritza (Buenos Aires), Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza (egoitzak Santiagon eta Bogotan), Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza (New York), Euskadiren Mexikoko Ordezkaritza (Mexiko Hiria) eta Euskadiren Madrilgo bulegoa.

Eusko Jaurlaritzak kanpoan dituen delegazioak ordezkaritza-bulegoak dira, eta Euskadik nazioartean duen presentzia instituzionala, politikoa, ekonomikoa eta kulturala indartzea dute helburu. Horien bidez, beste herrialde batzuekiko harremanak bultzatzen dira, euskal enpresen nazioartekotzea sustatzen da eta lankidetza pizten da, besteak beste, berrikuntzaren, hezkuntzaren eta kulturaren arloetan. Gainera, euskal diasporarekiko harremana errazten dute, eta atzerrian euskal herritarrentzako erreferentzia-puntu gisa jarduten dute, Euskadiren posizionamendu globalari lagunduz.

Eusko Jaurlaritzak atzerrian zabaldu zuen lehen ordezkaritza 1994an inauguratu zen Bruselan. Bulego horren helburua Euskadiren interesak Europako erakundeen aurrean ordezkatzea zen, Euskadik Europar Batasuneko proiektu eta programetan parte har zezan sustatuz.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea