Lehendakaritza

Etxebizitza: Dublingo Etxebizitza Sozialen Nazioarteko Jaialdian, Itxaso sailburuak horretan inbertitzea defendatu zuen, Europako hirietako gizarte-ehuna indartzeko

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburu Denis Itxasok International Social Housing Festival 2025en mahai-inguru batean parte hartu du, hizlari gisa, Dublinen, asteazkenetik ostiralera. Bere hitzaldian, Itxasok euskal ereduaren gakoak partekatu ditu arlo honetan, Europako hiri nagusiek bizi duten tentsionamendu gero eta handiagoaren erantzun estruktural gisa.

Bere esanetan, "gaur egun etxebizitzan inbertitzea Europako gizarte-ehuna indartzea da", eta amaitzeko, Euskadi Europako foroetan jardunbide egokiak partekatzeko prest dagoela adierazi du, "ekarpen handia egin behar dugulako".

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea