Lehendakaritza

Errealitate birtuala eta hedatua: EBko I+G+Bko Horizon esparru-programak kofinantzatutako LUMINOUS proiektuaren partzuergoan parte hartzen dute hainbat euskal erakunde

Argitalpen-data: 

Ludus, enpresa bilbotarra, segurtasun eta osasun arloko prestatzaileen lana indartzeko, errealitate birtualean (VR) oinarritutako prestakuntza-irtenbideetan espezializatutako LUMINOUS proiektuan parte hartzen du. Proiektu europar honek, pertsonen eta ingurune birtualen arteko interakzio-modua eraldatzea du helburu. Europako Batzordeak Horizon Europe programaren bidez finantzatutako ekimen honek helburu du adimen artifizialeko abatar adimendunak garatzea, XR (Errealitate Hedatua) inguruneetan komunikazioa eta esperientzia hobetzeko.

LUMINOUS partzuergoa Adimen Artifizialaren Ikerketarako Alemaniako Zentroak (DFKI) koordinatzen du, eta erreferentziazko 12 erakunde europarrek parte hartzen dute, hala nola Fraunhofer HHI, Ricoh, Vicomtech eta hainbat unibertsitatek, EHU barne. Lankidetza honek, Ludus teknologia-garapenaren lehen lerroan kokatzen du Europan, XR eta prestakuntza aurreratuaren arloan.

Ikus informazio osoa (Iturria: SPRI taldearen webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea