Lehendakaritza

Energia: Gatika (Bizkaia) eta Frantziaren arteko itsaspeko interkonexio elektrikoa funtsezko proiektua da penintsulako konektibitaterako, eta horretarako 1.600 milioi euro onartu ditu Europako Inbertsio Bankuak, Europa Konektatzeko Mekanismoaren 578 milioiri gehituta

Argitalpen-data: 

Europako Inbertsio Bankuak (EIB) 1.600 milioi euro onartu ditu Gatikaren (Bizkaia) eta Cubnezaisen (Frantzia) arteko itsaspeko interkonexio elektrikoaren eraikuntza finantzatzeko. Proiektu hori estrategikoa da Europako energia-sistemarako, eta, beste batzuekin batera (Argia-Hernani, adibidez, Frantziatik Hernanira datorrena), Iberiar penintsularen eta gainerako Europa kontinentalaren arteko interkonexio-ahalmena bultzatuko du. Gainera, EIBren finantzaketari 578 milioi euro gehitu behar zaizkio, "Europa konektatu" mekanismoaren esparruan proiektu horri esleitutako dirulaguntzatik.

Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Inbertsio Bankuaren webgunea)