Lehendakaritza

Demokrazia: Gipuzkoako diputatu nagusiak Europaren aldeko konpromiso handiagoa eskatu dio gizarteari, eta bere autonomia estrategikoaren alde, ziurgabetasunaren aurrean itsasargi demokratikoa den heinean, EHUk Europa mailako hainbat hizlarirekin antolatutako ikastaro batean

Argitalpen-data: 

Gipuzkoako ahaldun nagusiak EHUko Udako Ikastaroetan dei egin die erakundeei, eragile sozialei eta herritarrei Europaren, bere autonomia estrategikoaren eta ziurgabetasunaren aurrean demokrazia indartzeko "konpromisoan urrats bat aurrera egiteko". "Europa demokratiko indartsu bat behar dugu, lider autoritarioen garaian", gaineratu du.

Demokrazia birpentsatu eta eraikitzea izenburupean egindako jardunaldiaren hasieran,
Mendozak lau oinarri nagusi proposatu ditu, "demokraziaren mahaia sendo finkatzeko". "Ongizate-estatuaren babesean, komunitate-balioetan, elkarlaneko gobernantzan eta Europaren aldeko konpromisoan jarri behar dugu gure konpromisoa.

Carmen Colominak, CIDOBeko (Bartzelonako Nazioarteko Gaietarako Zentroa) Europar Batasunean espezializatutako ikertzaile seniorrak, Ikuspegi geopolitikoak mundu zatikatuan hitzaldia eman du.

Michael W. Bauer Europako Unibertsitate Institutuko Florentziako Gobernantza Transnazionaleko Eskolako Administrazio Publikoko katedradunak demokraziaren krisiak Administrazio Publikoari nola eragiten dion aztertu du.

Ikus informazio osoa (Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea