Lehendakaritza

Arrantza: EIAAFek, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikulturako Funtsak, Eusko Jaurlaritzaren konpentsazioen % 70 ordainduko ditu izurde arrunta eta beste zetazeoen ustekabeko harrapaketak murriztearekin lotutako jarduera-geldiketetarako

Argitalpen-data: 

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen ustekabeko harrapaketak murrizteko arrantza-jardueraren aldi baterako geldialdiak konpentsatzeko laguntzak deitzeko denari.

Amaia Barredok zehaztu duenez, “urteroko laguntza-deialdia da, eta gure uretan izurde arruntaren eta beste zetazeo batzuen ustekabeko harrapaketak murrizteko neurrien eraginpean dagoen eta oinarri-portua Bizkaian eta Gipuzkoan duen flotaren arrantza-jarduera aldi baterako gelditzeak eragindako galerak konpentsatzeko da”.

Laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoen gehieneko zenbateko osoa 263.750 eurokoa da. Funts horietatik 184.625 euro, % 70, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari (EIAAF) dagozkio, eta gainerako % 30, hau da, 79.125 euro, Euskadiko aurrekontuei dagokie, eta 2025eko ordainketa-kredituak dira.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea