Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikultura sailburuorde Leandro Azkuek euskal flotarentzat baxurako espezie nagusien arrantzaren gaur egungo bilakaera zehaztu du, baita alturako flotarena edo klima-aldaketaren ondorioz itsasoaren maila eta tenperatura berrietara egokitzearena ere.
Akuikulturari eta hegalaburra gizentzeko Getariako “itsas haztegi” esperimentalari dagokionez, AZTIren ikuskapen zientifikoarekin, uztailaren erdialdera, gutxi gorabehera 70-80 kiloko 50 atunak harrapatzea lortu zen, Bruselak baimendutako esperientzia pilotu honetan.
“Atun horiek, urriaren amaierara arte, sardina eta berdel izoztuekin elikatuko dira, eta urriaren amaieran hilko dira. Orduan jasoko ditugu esperientzia honen behin betiko emaitzak. Hori guztia, jatorrizko pisuarekiko koipeztatze-portzentajeari, gantz horren kalitateari, merkatuan duen errendimendu ekonomikoari eta jarduera horren bideragarritasun ekonomikoari dagokienez, hala badagokio, datorren urtean aurreeskalatze komertziala egiteko baimena eskatzeko, 50 atunetik 500 eta 1000 atun arteko esperientziara igarotzeko”.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea