Bilboko Areatzako kaiak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolaren Portugaleteko eraikinak (Nautika - Itsagunea) Zientzia izan zuten protagonista joan den ostiralean, irailak 27, Ikertzaileen Europako Gauean. Ekitaldi zientifiko hau Europar Batasuneko 370 hiritan baino gehiagotan egiten da aldi berean.
Bilbon eta Portugaleten antolatutako Ikertzaileen Europako Gaua G9 unibertsitate taldearen G9-SCIENCE4ALL eta Tecnalia, UPV/EHU, Euskampus Fundazioa eta BCAMen ORE4citizens proiektuen barruan sartzen da. Europako Batzordeak bi ekimen horiek finantzatzen ditu Marie Sklodowska-Curie/(MSCA) Ekintzen eta Horizonte Europa programaren barruan.