Ana Ollok eta Ibone Bengoetxeak hainbat lankidetza-gune eta -erakunde aztertu zituzten Iruñean, hala nola Hiruko Ituna edo Europako mugaz gaindiko proiektuak.
Hain zuzen ere, mugaz gaindiko lankidetzaren ardatz hori hizkuntza-politika sustatzeko aukera gisa ere jorratu da topaketa honetan; izan ere, erakunde horiek ere garrantzitsutzat jotzen dute energiak batzea (beste eragile batzuekin lotuta) balizko proiektuei begira, besteak beste, POCTEFA (mendebaldeko eremu funtzionalean, AFOMEF) eskualde arteko Pirinioez gaindiko programaren proiektuei, Euroeskualdearen esparruan. Euroeskualde horretan, gainera, Nafarroa buru izan da bi urte hauetan (2024-2026), eta eleaniztasuna sustatzea bere ardatz estrategikoetako bat da.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea