Lehendakaritza

ESS-ERICek, Europako Ikerketa Azpiegituren Partzuergoko Espalazio bidezko Neutroien Iturriak, bi zuzkidura berri izango ditu 2027ra arte, segurtasun-kostuengatik, Eusko Jaurlaritzak Estatukoarekin egindako hitzarmena aldatu ondoren.

Argitalpen-data: 

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntzako sailburuak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak proposatuta, baimendu du Estatuko Administrazio Orokorrarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bigarren gehigarria sinatzea, Euskadin Espalazio bidezko Neutroien Iturri Europarraren egoitza bat eraiki, ekipatu eta ustiatzeko (ESS-Bilbao, European Spallation Source Bilbao).

Aldaketa horiek ESS proiektuaren eraikuntza-kostuaren prezioak eguneratzeagatik gertatu dira, diseinua segurtasun-eskakizun berrietara egokitzeko berrikusketa egin ondoren.


ESS-ERIC, Espalazio bidezko Neutroien Iturri Europarra, Europako azpiegitura zientifiko handiena da, eta Euskadi da proiektu zientifiko honetan parte hartzen duen partaide azpiestatal europar bakarra. Azpiegitura hori 2027ko bigarren seihilekoan martxan jartzea espero da. ERIC erreferentzia Europako Ikerketa Azpiegituren Partzuergoari dagokio.

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea