Lehendakaritza

Ekonomia eta Gizarte Digitalen DESI euskal txostena Europako Batzordearen metodologia berrira egokitu da, eta Euskadi EBko estatuekin alderatzen du

Argitalpen-data: 

Txostenak DESI izena darama, EBk definitutako Ekonomiaren eta Gizarte Digitalaren Indizearena.

 

Europako Batzordeak Hamarkada Digitalaren testuinguruan garatutako metodologia berrira egokitu da txosten hori. Hala, txostenak Euskal Autonomia Erkidegoak Europar Batasuneko estatu kideen aldean duen posizioaren eta bilakaeraren azterketa holistikoa aurkezten du, 4 dimentsiotan antolatutako 29 adierazleren bidez. Hauek dira lau dimentsioak: gaitasun digitalak; azpiegitura digitalak; enpresen eraldaketa digitala; eta zerbitzu publikoen digitalizazioa.

 

Euskadik Europako batezbestekoaren aldean duen posizio erlatiboari erreparatuta eta aztertutako 28 lurraldeen artean duen posizioari erreparatuta, argazkia oso positiboa da. Europako batez bestekoaren gainetik dago 29 adierazleetatik 24tan eta horietako 9tan lehenengo bost posizioetako batean eta beste 8tan 6. eta 11. posizioen artean.

 

Esate baterako, azpiegitura digitaletan, Euskadi Europako liderren artean dago, eta "lidergo europarra" ere nabarmentzen zaio adierazle bereziren batean, hala nola osasun elektronikoaren historiala eskuratzekoan.

 

 


Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea