Lehendakaritza

EIT Foodek, Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuaren elikadura-ezagutzako lankidegoak, Bilbao Campus Experience programa antolatzen du Bilbon, egoitza baduelarik bertan, eta gorabidean diren Europako 12 enpresa bultzatuko ditu

Argitalpen-data: 

Aurkeztu da Bilbao Campus Experience ekintzailetza-programa berria, EIT Food partzuergo europarrak antolatua. Nekazaritzako elikagaien hamabi startup hautatu ditu programak, hurrengo hiru asteetan murgiltze esperientzia enpresarial batean buru-belarri sartzeko. Hiriaren bihotzean egingo da, B Accelerator Tower-en (BAT), eta ekintzailetzaren euskal ekosistemarako sarrera gisa diseinatuta dago, parte-hartzaileen irismena merkatu nazionalean eta nazioartekoan handitzeko.

EIT Food munduko elikadura-berrikuntzako komunitaterik handiena eta dinamikoena da. Berrikuntza bizkortzen du, etorkizunerako egokitutako elikadura-sistema bat garatzeko, guztiontzako elikagai osasungarriak eta jasangarriak sortuko dituena. Berrikuntza eta Teknologiako Europako Institutuaren (EIT) laguntzarekin, Europar Batasuneko erakunde bat, elikadura-sistema osasungarri eta jasangarri bat lortzeko helburua partekatzen duten proiektuetan, erakundeetan eta pertsonetan inbertitzen du. EIT Foodek enpresen eta unibertsitateen berrikuntza-potentziala desblokeatzen du, eta nekazaritzako elikagaien enpresa sortu berrien kopurua garatzen eta handitzen du, teknologia eta produktu berriak merkatura eramateko. EIT Foodek informazioa eskaintzen die ekintzaileei eta profesionalei elikadura-sistema eraldatzeko behar diren alorrei buruz, kontsumitzaileak bere lanaren oinarrian jartzen ditu, haien elikagaien jatorria ezagutzean konfiantza sortzen lagunduz. EIT Food Berrikuntzaren eta Teknologiaren Europako Institutuak (EIT) sortutako bederatzi berrikuntza-komunitateetako bat da. EBtik independentea den erakunde bat da, 2008an sortua Europa osoan berrikuntza eta espiritu ekintzailea bultzatzeko. Europa hegoalderako egoitza Madrilen eta Bilbon dago, eta bazkide espezifikoak ditu: Acesur, AZTI, CSIC, AN Taldea, Hub Innovazione Trentino, Neiker, PeakBridge, Strauss, Technion, UAM, UNITO eta UNIBO.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea