Vitoria-Gasteizek informazio-saio bat antolatu du Europa Jauregian, otsailaren 20an, Life IP Urban Klima 2050 programari buruz. Udalak berak parte hartzen du ekimen horretan, beste 20 erakunderen artean, eta lurraldea klima-aldaketara egokitzeko 40 proiektu bultzatzen ditu. Datozen urteetarako Euskadiko ekintza klimatikoko proiekturik handiena da, eta horri esker 19,8 milioi euro inbertituko dira zuzenean ekintza klimatikoetan, Europar Batasunak % 51n finantzatuko dituenak.
Europako Batzordeko CINEA Klima, Azpiegitura eta Ingurumen Agentzia Exekutiboaren Proiektuen Bulegoak Euskadira egindako bisitaren parte da hitzordu hau. LIFE programari begira Europak homologatutako ELMEN enpresa-partzuergoak ere parte hartu du Europako ordezkaritza horretan, programaren jarraipena egiteko.