Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak
Euskadik puntu honetan duen kokapen pribilegiatua gogorarazi du, Estatu Batuak Europarekin lotzen dituzten itsaspeko kableak Bizkaira iristen baitira.
Energiari dagokionez, sailburuak gogorarazi duenez, "duela urtebete Errusiak Ukrainan egindako inbasioa dela eta, energia-lehiarako plan bati buruz hitz egiten ari ginen. Behar ditugun oinarrizko zerbitzuak bermatuko dizkigun buruaskitasun maila energetikoa izatera iritsi behar dugu”.
Adierazi du Armintzako (Bizkaia) kostaldearen parean instalatutako itsas aerosorgailu flotatzailea aurrerapausoa dela Euskadi Europan erreferentzia izan dadin energia berriztagarrien fabrikazioan eta hedapenean.
EIES - Europako Informazioaren Euskal Sarea
