Lehendakaritza

2021eko Energiaren Batasunaren Egoera: energia berriztagarriek erregai fosilak gainditzen dituzte eta EBko energia-iturri nagusia bihurtzen dira

Argitalpen-data: 

Batzordeak Energiaren Batasunaren 2021eko egoerari buruzko txostenak egin ditu. Txosten horietan, Europako Itun Berdea abian jarri eta ia bi urtera, EBk energia garbi baterako trantsizioan egindako aurrerapenen balantzea egin du. Joera batzuk pozgarriak badira ere, beharrezkoa izango da ahaleginak areagotzea emisio garbiak gutxienez % 55tan murrizteko helburua lortzeko hemendik 2030era, eta hemendik 2050era neutraltasun klimatikoa lortzeko, eta datorren urtean datuak kontu handiz aztertu beharko dira COVID-19aren ondorengo epe luzeagoko joerak detektatzeko.

Informazio gehiago