Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Argitalpen-data: 2016/01/07

Abra International, ardoak kanpoko merkatuan sustatzeko ABRAREN sail berria

ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak sail berri bat sortu du: ABRA International. Nekazaritza-elikagaiak nazioartekotzeko Eusko Jaurlaritzaren politikarekin bat egin du proiektuak, eta Arabako Merkataritza Ganberak ere hartuko du parte.

ABRAko presidente Gabriel Frias Del Valek eta Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako presidente Gregorio Rojok hitzarmen bat sinatu dute ABRA International saila nazioartekotzeko kooperazio-proiektu hori garatzeko; epe ertain-luzerako proiektua izango da, eta kanpoko merkatura irteteko eta, horrela, nazioartekotze bidean jarraitzeko kooperazio eta sustapen proiektuak ahalbidetuko dizkie Arabako Errioxako 14 upeltegiri.

Arabako Ganberak esperientzia zabala du nekazaritza-elikagaien nazioarteko sustapenean, ardoaren sustapenean batez ere, eta kanpora bakarka irtetea upeltegientzat zaila dela jakinda, hitzarmenaren bitartez upeltegi multzo bat sail batean sartzea proposatu dio ABRAri, sustapenari eta ekintzen kudeaketari begirako sinergiak eta estrategiak partekatzeko.

Bazkideek proiektuaren inguruan erakutsitako interesa ikusita, saila sortzea erabaki du ABRAk, proiektua Arabako Ganberarekin batera garatzeko.

Alde horretatik, ondorengo ekintzez arduratuko da Arabako Ganbera:

- ABRA International saileko kideen esportazioa sustatzeko ekintzak koordinatu eta kudeatzeaz.

- Eusko Jaurlaritzaren eta ICEX Kanpo Merkataritzako Institutuaren edo bestelako organismoen aurrean kudeaketak egiteaz, sustapen ekintzak eta bestelako ekintza interesgarriak garatzeko laguntzak eskuratzeko planak garatzeko.

• ABRAren Nazioartekotze Plana diseinatu, koordinatu eta kudeatzeaz.

ABRA 115 upeltegik osatzen dute egun, eta horietako 14k parte hartuko dute, oraingoz, ABRA International sailean.

1. CORDOBA MARTINEZ

2. LUIS ANGEL CASADO-JILABARioja Alavesa

3. PASCUAL LARRIETA

4. AMADOR GARCIA

5. COMPAÑON ARRIETA

6. PAGO DE LARREA

7. ZUGOBER

8. PASCUAL BERGANZO

9. DOMINIO DE BERZAL

10. RUIZ DE VIÑASPRE

11. BELLO BERGANZO

12. SEÑORIO DE ARANA

13. DIEZ CABALLERO

14. PASCUAL MIGUEL