Hezkuntza Saila

Prebentzio-karpeta

Zure osasunari eta laneko arriskuei buruzko informazioa errazago eskuratzeko, Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak "Prebentzio Karpeta" aplikazioa jartzen du zure langileen eskura.

Aplikazio horretatik, telematikoki sartu ahal izango da osasun-azterketen txostenetara, lanpostuarekin lotutako dokumentuetara, osasun-galdetegiak betetzera, etab.

Prebentzio-karpeta erabiltzeko gida. (leiho berri batean irekitzen da)

Karpetako zure kontu pertsonalera sartzeko, beharrezkoa da:

Kontua aktibatzea: prebentzio-zerbitzutik gonbidapen pertsonal bat jaso behar duzu, osasun-azterketa egin aurretik.

Kontuan sartzea: zure kontua aktibatu ondoren, esteka honen bidez sartu beharko duzu: https://hezkuntzalapz.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da)