Lehendakaritza

33.- Plan Estrategiko Soziosanitarioa 2013-2016

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Euskadiko arreta soziosanitarioa sistema konplexua da, lege-esparru eta esparru historiko jakin batzuetan antolatu eta garatu dena. Horrenbestez, osasun- eta gizarte-zerbitzuak –zentzu zabal eta inklusiboan– eskaintzen dituzten erakunde guztiak biltzeko eta koordinatzeko topagune bat eratzea beharrezkoa da, pertsonak ardatz izango dituena (bereziki, askotariko arrazoiak direla medio prestazio-hartzaileak diren pertsonak).

Sektoreka gizarte zein osasun arloetako esku-hartze sakabanatuak egiten jarraitzeak arazoak eta zailtasunak eragiten ditu, nahiko garbi geratu den bezala, eta, horrenbestez, justiziaren eta eraginkortasunaren printzipioen babesean, gaur egun, koordinazio soziosanitarioa lortzea herritarrekin hartutako konpromiso politikoetako eta arreta-konpromisoetako bat da.

Koordinazio soziosanitarioak pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eragiten du. Horretarako, 5 helburu estrategiko ezarri dira:

  1. Koordinazio soziosanitarioa osatzen duten formazko elementuak zehaztea.
  2. Komunikazio-eremua eta haren ezaugarriak zehaztea; garatzeko eta abiarazteko tresnaz hornitzea.
  3. Esparru soziosanitarioan parte hartzen duten eragileen arteko koordinazioa sustatzea.
  4. Helburuko kolektiboei bideratutako zerbitzu soziosanitarioak garatzea.
  5. Prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza sustatzea esparru soziosanitarioan.

Saila

Osasuna

Denborazko konpromisoa

2013-2016

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Xedea: Arreta soziosanitariorako eredu eraginkor, koordinatu eta jasangarri bat garatzea, pertsona ardatz izango dena, Euskadiko botere publikoen konpromisoari erantzuteko.

Ikuspegia:Lege- eta jarduera-esparru bat sortu, eta erakundeekin harremanak erraztea, irizpide adostuak eta elkarrekiko konfiantza oinarri direla.

Koordinazio soziosanitariorako helburu estrategikoei dagokienez, ildo estrategikoak eta horien indarraldian gauzatuko diren ekintzak zehaztu dira, koadro honetan jasota daudenak:

 

Oinarrizko Ildo

1.Zerbitzu Soziosanitarioen zorroa definitzea

 

2.Informazio eta komunikazio soziosanitarioko sistema bat ezartzea

 

3.Akordio soziosanitarioak formalizatzea

4.Xede-kolektiboetan arreta soziosanitarioa garatzeko plana

5.Eremu soziosanitarioan prestakuntza, ikerketa, berrikuntza eta ezagutzatransferentzia sustatzea

Ekintzak

Zerbitzu soziosanitarioen zorroa

· Komunikazioplan soziosanitario

· Historia soziosanitarioa

· Oinarrizko arreta soziosanitarioa

· Ikuspegi etikoasistentziala arlo soziosanitarioan

·Arauak eguneratzea

·Finantziazioesparrua

· Harremanetan berrikuntza

Xedekolektiboentzako ekintzak:

· Burunahasmendua

· Baztertuta eta babesik gabe geratzeko arriskua

· Desgaitasuna eta mendekotasuna

· Premia bereziak dituzten haurrak

· Transplanteren bat egin edo gaixotasun arraro bat duten pertsonak

Ezagutzatransferentzia

· Berrikuntzaren foroa

· Etorbizik finantzatutako proiektuen jarraipena

· Etorbiziko proiektuen lagin bat ebaluatzea

· Jardunaldi soziosanitarioa

EBALUAZIOA

Planeko kudeaketa organoak

Hona hemen ildo estrategikoen kontrol-organoak:

  • Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua, ildo estrategikoen ikuspegiaren eta garapenaren ordezkaritza- eta ikuskaritza-organo nagusia den aldetik, urtean bitan biltzen da ekintza-programen segimendua egiteko.
  • Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren batzorde iraunkorra ildo estrategikoen plangintzarako eta kontrolerako organo betearazlea da.
  • Koordinazio soziosanitarioa da Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak eta bere batzorde iraunkorrak zehaztutako esku-hartze soziosanitariorako programen ezarpenaz, segimenduaz, koordinazioaz eta ebaluazioaz arduratzen den organo betearazlea.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2017/06/30
Azken aldaketa: 2016/01/13