Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pipaongo Etnografia Museoa.

Museoaren BarrukoaPipaongo Etnografia Museoa herriko etxe zahar batean dago. Etxe hau, jatorriz, Ruiz de Samaniegorena izan zen, bere aurrealdeko armarriak erakusten duen bezala.

Etxe hori hiru solairuko eraikina da, eta horietako bakoitzean gai zehatz bat lantzen da, Arabako Mendialdeko herrietako bizimodu zaharrak berreraikitzeko. Beheko solairuan -ukuilu ohietan- herriko historia eta lanari buruzko gaiak garatzen dira, oroimenean dauden bizimoduak adierazten dituzten tresna eta lanabesekin. Lehen solairuan (jatorrizko egitura eta banaketa mantenduta) etxeko eta eguneroko bizitzako atalak biltzen dira, baita garaiko jantzi tipikoak ere. Azkenik, goiko solairuan gizarte hartan hain garrantzitsuak ziren ohiturak islatzen dira (joko-jolasak, jaiak eta erritoak).

Horrek guztiak XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasierako bizimoduetara hurbiltzen gaitu.Museoaren Barrukoa


Bestalde, bizimodu zaharra urtero-urtero berpizten da, abuztuko azken larunbatean, Pipaongo jendeak beren arbasoen ohiturak gogoratzeko aukeratu duen egunean. Herriak museoa kalera ateratzen du; guztiek, antzinako erara jantzita, arbasoen eguneroko zereginak errepikatzen dituzte, modurik jatorrizkoenean. Zelaietan eta herriko kaleetan eultzitzen da, ikatza egiten da, ogia oratu eta egosten da, zapatilak josten  dira, arropa garbitzen da, antzinako erara egindako xaboia erabilita, odolkiak eta txorizoak egiten dira, aspaldiko erara dantzatzen da eta XIX. mendeko bizitzaren beste alde asko egoten dira ikusgai.

Egun horretan, museoa ez da bakarrik garai zaharrak gogoratzeko leku itxia: herriko ohituren adierazpen bizia ere bihurtzen da

 

Helbidea:

Pipaón
01118 LAGRÁN

Tel.: 945 40 32 66

Web: www.lagran.org

Harrera: Doan.