Nor garen
Museoen Zentroa Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren barruan kokatzen da, eta Euskadiko museo eta bildumen sistemaren koordinazioa, aholkularitza eta garapena sustatzen ditu. Bere jardunaren helburua da Euskadiko museo-sarea indartzea eta kultur ondarearen kontserbazioa, dokumentazioa, ikerketa eta zabalkundea bultzatzea.
Zentroak, besteak beste, honako eginkizun hauek ditu:
- Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren kudeaketa.
- Museoei eta bildumei aholkularitza teknikoa ematea.
- Estatistikak, azterlanak eta diagnostikoak egitea.
- Terminologiaren normalizazioa eta dokumentazio-lanak koordinatzea.
- Dirulaguntzen eta bestelako administrazio-prozeduren izapidetzea.
- Museoen arteko lankidetza eta jardunbide egokien trukea sustatzea.
Taldea
Ainhoa Bernabé Aranberri
Museoen Zentroko arduraduna
Museoen Zentroaren koordinazioa, plangintza estrategikoa eta erakundeekiko harremanak.
☎ 945 01 69 29
✉ a-bernabe@euskadi.eus
Patricia Acebes Hernández
Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio teknikaria
EMSIMEren kudeaketa, bildumen dokumentazioa eta katalogazioa, terminologiaren normalizazioa, museoei aholkularitza teknikoa ematea, prestakuntza-jarduerak koordinatzea eta Museotik plataformaren bidez edukien zabalkundea sustatzea.
☎ 945 01 94 72
✉ p-acebes@euskadi.eus
Ilazki Azaldegi Martinez
Kultura Administrazioko teknikaria
Dirulaguntzen kudeaketa, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren koordinazioa eta museoen sektoreari buruzko estatistika- eta mapeo-lanak.
☎ 945 01 77 01
✉ i-azaldegimartinez@euskadi.eus
