Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Argitalpen-data: 2015/06/12

Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko 110/2015 Errege Dekretuaren aurkezpen jardunaldia

 

2015eko ekainaren 25ean Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko 110/2015 Errege Dekretua aurkezteko jardunaldia egingo da.

2015eko otsailean onartu zen Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko 110/2015 Errege Dekretua. Bertan sartzen dira tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko uztailaren 4ko 2012/19/EB Zuzentaraua eta hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea; era berean, Espainiako TEEHen kudeaketako arazoak konpondu nahi dira Errege Dekretu honen bidez.

Ekoeraginkortasunaren ostegun hau, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen kudeatzaileei, tresna elektriko eta elekronikoen ekoizle eta banatzaileei nahiz toki-erakundeei zuzendua dago. Bertan gako batzuk eman nahi dira TEEHekin zerikusia duten hainbat agentek araudi berriak ezartzen dituen betebeharrak zein diren jakiteko eta, dagozkien irizpideen bidez, betebehar horiek nola bete jakiteko.

Eguna: 2015/06/25

Lekua: Urkixo zumarkalea, 36. Bizkaia Plaza eraikina. Bilbo

EGITARAUA

09:00  Hasiera

09:15  Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretua aurkeztea eta eztabaida. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa.

      Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren aurkezpena (PDF, 403 KB)

10:00 Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen hondakinak kudeatzen dituztenen betebehar nagusiak. Eztabaida. Ingurumen Sailburuordetza. Eusko Jaurlaritza

         Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen hondakinak kudeatzen dituztenen betebehar nagusiak (PDF)

10:45 Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen kontsumitzaileen eskubide ta betebeharrak. Toki-erakundeen betebehar nagusiak. Eztabaida. Ingurumen Sailburuordetza. Eusko Jaurlaritza

         Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen kontsumitzaileen eskubide ta betebeharrak. Toki-erakundeen betebehar nagusiak (PDF, 496 KB)

11:30 Kafea hartzeko etenaldia

12:00 Tresna elektronikoen ekoizleen eta tresna elektriko elektronikoen banatzaileen betebehar nagusiak eta eztabaida. Ingurumen Sailburuordetza. Eusko Jaurlaritza

          Tresna elektronikoen ekoizleen eta tresna elektriko elektronikoen banatzaileen betebehar nagusiak (PDF, 147 KB)

12:45  Galderak eta amaiera