Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Argitalpen-data: 2013/11/11

Hernaniko 29 babes ofizialeko etxebizitza sustapenean izen-ematea

Hernaniko udalerrian 29 babes ofizialeko etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan Urkilla, S.L. (Etxe Onenak S.A.) Elkarteak. Sustapenaren espediente zenbakia EB3-1211/13-LE-000 da eta Antziolan kokatua dago.

Etxebizitzei buruzko informazioa jasotzeko honako helbidera jo dezakezu: Tolosako Etorbidea 71 baxua 20018 Donostia-San Sebastián. Telefono zenbakia: 943 429521.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden, Donostia-San Sebastiángo eskualde egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2013ko azaroaren 11a eta abenduaren 4a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez.

  • Espedientea: EB3-1211/13-LE-000
  • Eskuratze erregimena: Erosketa - jabetza
  • Sustatzailea: Pribatua
  • Etxebizitza zenbakia: 29 babes ofizialeko etxebizitza
  • Kokapena:Hernani: Antziola auzoa

Finkatutako epean prozedura honetan izena ematen ez bada, interesik ez dagoela ulertuko dugu.

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta bi urtez inskribatzeko debekua izango duzu.

Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

DATU OROKORRAK