Argitalpen-data: 2013/10/24
Abadiñoko 26 babes ofizialeko etxebizitza sustapenean izen-ematea
Abadiñoko udalerrian 26 babes ofizialeko etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan Fear Zelaieta, S.L. Elkarteak. Sustapenaren espediente zenbakia EB2-1696/13-LE-000 da eta Muntsaratzen kokatua dago.
Etxebizitzei buruzko informazioa jasotzeko www.fearzelaieta.com web gunera, Gipuzkoa 15 Solairuartea (Galdakao) helbidera edo 944560585 telefonora jo dezakezu (9:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte).
2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.
Hori dela eta, Etxebiden, Durangoko eskualde egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2013ko urriaren 23a eta azaroaren 19a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez.
- Espedientea: EB2-1696/13-LE-000
- Eskuratze erregimena: Erosketa - jabetza
- Sustatzailea: Pribatua
- Etxebizitza zenbakia: 26 babes ofizialeko etxebizitza
- Kokapena: Abadiño: Muntsaratz.
Finkatutako epean prozedura honetan izena ematen ez bada, interesik ez dagoela ulertuko dugu.
Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta bi urtez inskribatzeko debekua izango duzu.
Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.
DATU OROKORRAK
- Datu orokorrak (Pdf, 65 KB)
- Altxaera(Pdf, 2,6 MB)
- Kokapena (Pdf, 2,6 MB)
- Beheko solairua (Pdf, 830 KB)
- 1.-3- Solairua (Pdf, 830 KB)
- 4. solairua (Pdf, 830 KB)
- Garaje (Pdf, 547 KB)