Nola ari gara Besaldi eraikitzen?
Nola ari gara Besaldi eraikitzen?

Besaldi -
2025eko uda jardueraz betetako garaia izaten ari da, enplegu- eta gizarteratze-politikak ebaluatzeko organoaren lizitazioei lotuta. Eguía Careaga Fundazioak eta Dalephek, esleitu berri diren jarraipen- eta ebaluazio- sistemak eratzeko lanei hasiera ematear daude. Besaldiren eskumeneko politiken aldaketa-teoriei buruzko bi sortako lizitazioan aurkezteko epea uztailaren 31an amaituko da. Eta irailaren hasieran antzeko beste lizitazio bat abiaraziko da.
Bestalde, egun hauetan, egingo ditugun lau topaketen zikloari buruzko informazioa zabaltzen ari gara: irailaren 18an (Eloísa el Pinorekin) Bilbon, urriaren 9an (Joxerramon Bengoetxea eta bere taldearekin) Donostian, azaroaren 6an (Joan Subirats, Mónica Martínez Bravo eta Nacho Álvarezekin) Gasteizen eta abenduaren 4an Bilbon (María Bustelo, Ignacio Aymerich, Olga Cantó eta José Antonio Noguerarekin).
Gainera, Besaldik sustatutako Euskal Herriko Unibertsitateko enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazioaren arloko ikerketa, prestakuntza eta transferentziako unibertsitate-estrategia globala aktibatzeko proiektuaren barruan, EHUgunek hamar laguntza eman ditu jardunaldiak eta tailerrak egiteko (datuen bilketaz, eraginaren neurketaz, laneratzeko enpresez, genero-zeharkakotasunaz, gazte migratzaileez, prozesuen ebaluazioaz, intersekzionalitateaz, kultura-aniztasunaz, harreman-ondasunez eta beste gai batzuez). Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen eta Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu- eta gizarteratze-politiken ebaluazioa hobetzeko interesa duten erkidegoko eragileen talde mistoek egingo dituzte tailer eta jardunaldi horiek.
Dagoeneko argitaratu dugu gure webgunean Fresno Consulting-ek Besaldi-Enplegu eta Gizarteratze Politiken Ebaluazio Organoarentzat egindako politika publikoen ebaluazioari eta adimen artifizialari buruzko azterlana. Osagai guzti hauekin Besaldiren bidea egiten joaten gara. Azken lauhileko potente bat dugu aurretik oraindik, eta zuekin partekatu nahiko genuke.
Erlazionatutako berriak

Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza eman dio Euskal Herriko Unibertsitateari
Eusko Jaurlaritzak 88.500 euroko dirulaguntza eman dio Euskal Herriko Unibertsitateari, enplegu- eta gizarteratze-politiken ebaluazioan lankidetza sustatzeko.
Irakurri gehiago
Besaldi aurrera 2025ean
Erreferentziatzat hartuta 2029ra arteko proiektu estrategikoa y el 2025erako plana (webgune honetako "Dokumentuak" atalean deskarga daitezke), jarraian labur azalduko ditugu Besaldik (Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoa) aurtengo lehen lauhilekoan egin dituen urrats nagusiak:
Irakurri gehiagoAzken aldaketako data:
