Besaldi aurrera 2025ean
Besaldi aurrera 2025ean

Besaldi -
Erreferentziatzat hartuta 2029ra arteko proiektu estrategikoa y el 2025erako plana (webgune honetako "Dokumentuak" atalean deskarga daitezke), jarraian labur azalduko ditugu Besaldik (Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoa) aurtengo lehen lauhilekoan egin dituen urrats nagusiak:
1. Bi lanekin hastea erabaki genuen. Lan horiek, zenbait antolakunderi gonbita egin ondoren, KSNETi eta Fresno Consulting-i esleitu genizkien, hurrenez hurren, eta aurreikuspenen arabera amaitu dituzte eta produktuak web honetako “Dokumentuak” atalean sarbide librerako laster egongo dira eskuragarri. Honako hauek dira lanok:
- Ebidentzia hautatzea, berrikustea, aztertzea eta sistematizatzea enplegu- eta inklusio-politikek jarduten duten fenomenoei buruz, fenomeno horien faktore esplikatzaileei buruz eta politika publikoek fenomeno horietan dituzten ondorioei buruz.
- Adimen artifiziala politika publikoaren zikloan eta, bereziki, politika publikoen ebaluazio-prozesuetan aplikatzeari dagokionez, jardunbide egokien, berrikuntzen eta eraldaketen esplorazioa, analisia eta prospekzioa egitea, erreferentzia berezia eginez enplegu- eta inklusio-politika publikoei.
2. Zenbait bateratze-saiotan, topaketa-ekimenetan eta prestakuntza-programatan parte hartu ondoren, Besaldik bat egin du Politika Publikoak Ebaluatzeko Espainiako Sare sortu berriarekin.
3. Dagoeneko baditugu gure web-orria, euskadi.eus/besaldi y del LinkedIn profila, gure ingurunearekin komunikatzeko bitarteko gisa, bai eta gure kontaktuen datu-basea ere (interesdunen batek gure agur-mezu elektronikoa jaso ez badu, aukera dauka besaldi@euskadi.eus helbidera jotzeko, eta datu-basean sar dezaten eskatzeko).
4. Aurreikuspenen arabera jarraitzen dugu aurrera laneko 2. fasean (Saileko lehen aginte-taula eraikitzea pobrezia-egoerak gainditzeko politikarako), Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila Eustatekin eta Lanbiderekin batera egiten ari den proiektuaren barruan. Besaldik koordinatzen du proiektu hori, eta izena du: «Pobreziari buruzko euskal politika publikoa hobetzea»
5. Besteak beste, honako prozesu edo lan hauetan parte hartzen edo laguntzen ari gara: Enpleguaren Euskal Estrategia egokitzea, Inklusiorako Euskal Planaren I. Plan Operatiboan bildutako proiektu esperimentalak ebaluatzea, gizarteratzeko jardunaldia prestatzea, enpleguari buruzko kongresua eta Lanbideren eraldaketa-proiektua.
6. Lanean ari gara honako topaketa-ziklo hau prestatzen: "Enplegu-inklusiboari eta pobrezia gainditzeari buruzko elkarrizketa politikoa hobetzen. Besaldi eraikitzen, ebaluazio-organoa”. Topaketa-zikloa egun eta leku hauetan egingo da, eta jarraian aipatzen diren pertsona erreferenteek hartuko dute parte:
- Hasierako topaketa, Bilbon, irailaren 18an, Eloísa del Pinorekin.
- Euskaraz egindako topaketa, Donostian, urriaren 9an, Joxerramon Bengoetxearekin, Ainhoa Berasaluzerekin, Igor Ahedorekin eta Ugo Mayorrekin.
- Topaketa, Gasteizen, azaroaren 6an, Joan Subirats, Nacho Álvarez eta Mónica Martínezekin.
- Azken topaketa, Bilbon, abenduaren 4an, Olga Cantó, José Antonio Noguera, Ignacio Aymerich eta María Bustelorekin
7. Prest dugu, eta laster egingo dugu lizitazio-ireki bat (bi lotetan) Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoari dagozkion bi politika publikoen jarraipen- eta ebaluazio-prozesu integratua egiteko (prozesua kanpokoa, globala, luzetarakoa eta proposamenezkoa izango da). Hemendik gutxira, antzeko tamaina eta egitura duten beste bi lizitazio egongo dira.
8. Gainerakoan, 2025erako plana betetzeko aurreikusitako agerraldi, topaketa, elkarrizketa eta beste jarduera batzuen dinamikari eutsi zaio, bai eta 2026rako plana prestatzeko lehen lanei ere.
Erlazionatutako berriak
Zer egin dugu 2024an?
Bi etapa bereizi behar dira: otsailaren 13ko 14/2024 Dekretuaren bidez titularra izendatu eta hura zereginetan hasi zenetik lantaldea osatu zen arte (otsaila-ekaina), eta lantaldea osatu eta urte bukaerara bitarte; tarte horretan onartu zen proiektu estrategiko hau eta 2025eko plana.
Irakurri gehiagoEnplegu- eta inklusio-politikak
Politika publikotzat jotzen dugu gai edo arlo jakin batean legezko eskumena duen eragile batek edo eragile-multzo batek erabakitako eta babestutako ekintza-bideen multzo artikulatua (edo, bestela esanda, lurralde-eremu jakin batean eta ezarritako arau-esparru baten barruan ondasun bat sustatzea eta babestea).
Irakurri gehiagoAzken aldaketako data: