Nekazaritza Ustiategiaren Koaderno Digitala

Deskribapena

Nekazaritza Ustiategiaren Koaderno Digitala (CUE) tresna elektroniko bat da, nekazaritza-ustiategi batean egindako jarduera guztiak erregistratzeko aukera ematen duena; besteak beste, tratamendu fitosanitarioak, ongarritzea, ureztatzeak, kultura-lanak eta abar erregistratzeko. Paperezko koaderno tradizionala ordezkatzen du, trazabilitatea eta araudia betetzea errazten du, erabakiak hobeto hartzen laguntzen du eta nekazaritza-praktika jasangarriagoak eta arduratsuagoak egiten laguntzen du..

Erabiltzeko derrigortasuna

Koaderno digitalaren betebeharra tratamendu fitosanitarioak erregistratzera mugatzen da 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta tratamendu horien paperezko erregistroa 2026 osoan mantentzea ahalbidetzen du. (1311/2012 Errege Dekretua).

Administrazioa behartuta dago nekazaritza-ustiategien titularrei koaderno digital bat doan eskaintzera. Nekazaritza-ustiategien titularrek Nekazaritza Ustiategiaren Koaderno Digitala (Administrazioaren CUE) edo enpresa pribatuek garatutako edozein tresna (CUE komertziala) erabili ahal izango dute.

Koaderno digital komertzialak garatzen dituzten entitateen erregistroa

Koaderno komertzialak garatzen dituzten enpresek Koaderno digitalak garatzen dituzten entitateen erregistroan alta emanda egon beharko dute, eta araudiak ezarritako baldintza eta betebehar guztiak bete beharko dituzte; izan ere, tresna horiek Nekazaritza Ustiategien Erregistroarekin (REA) eta Administrazioaren CUErekin informazio-fluxua ahalbidetzeko zehaztapen tekniko guztiak izan beharko dituzte, komunikazio-interfazearen bidez.

Era berean, nekazaritza-ustiategien titularrek aukeratu ahal izango dute koaderno digitala beraiek betetzea edo haiek baimendutako entitate gaituek betetzea.

Koaderno digitalak kudeatzeko entitate gaituenen erregistroa

Koaderno digitalak kudeatzeko baimena duten entitate gaituek Euskadiko Entitate Gaituen Erregistroan erregistratuta egon beharko dute.

Halaber, entitate gaituek Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari jakinarazi beharko dizkiote eman dizkieten nekazaritza-ustiategien titularren baimen guztiak.

Bestalde, nekazaritza-ustiategien titularrek beren lurralde historikoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan (REA) izena emanda egon behar dute, eta erregistro horretan jasotako informazioa eguneratu behar dute.

Nori dago zuzenduta

- Nekazaritza-ustiategien titularrei.

- Koaderno digital komertzialak sortzeko softwarea garatzen duten entitateei.

- Koaderno digitalak kudeatu nahi dituzten entitateei.

Aplikatu beharreko araudia

Araudia 2023/564 Betearazpen Erregelamendua (EB) Estatuaren araudia 1054/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, zeinaz ezartzen eta arautzen baitira Nekazaritza eta Abeltzaintza Ustiategien eta Nekazaritza Ekoizpenaren Informazio Sistema, Nekazaritza Ustiategien Erregistro Autonomikoa eta Nekazaritza Ustiategiaren Koaderno Digitala. Estatuaren araudia 2023ko otsailaren 28ko APA/204/2023 Agindua, Nekazaritza Ustiategien Erregistro Autonomikoaren eta Nekazaritza Ustiategien Koaderno Digitalaren gutxieneko edukia eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Nekazaritza Ekoizpenaren Informazio Sisteman informazio-iturriak sartzeko kronologia ezarri eta arautzen duena. Estatuaren araudia 2023ko maiatzaren 25eko Ebazpena, Nekazaritza eta Elikadura Idazkaritza Orokorrarena, zeinaren bidez xehetasun teknikoak ezartzen baitira nekazaritza, abeltzaintza eta nekazaritza-ekoizpeneko ustiategien informazio-sistemari buruz, nekazaritza-ustiategien erkidegoko erregistroari buruz eta nekazaritza-ustiategien koaderno digitalari buruz. Estatuaren araudia 34/2025 Errege Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, abenduaren 27ko 1054/2022 Errege Dekretua, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretua eta urtarrilaren 16ko 9/2015 Errege Dekretua aldatzen dituena. Estatuaren araudia 1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duena. Araudi autonomikoa Ebazpena, 2025eko azaroaren 13koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko uztailaren 18ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza-ustiategien koaderno digitalen informatika-tresnak erabiltzen dituzten askotariko eragileei behar dituzten baimenak emateko eta horiek erregistroan inskribatzeko prozedurak ezarri zituena. Araudia Ebazpena, 2023ko uztailaren 18koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen baitira nekazaritza-ustiategien koaderno digitalen informatika-tresnak erabiltzen dituzten askotariko eragileei behar dituzten baimenak emateko eta horiek erregistroan inskribatzeko prozedurak. Araudi autonomikoa 203/2011 Dekretua, irailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza-ustiategien Erregistro Orokorrari buruzkoa. Araudi autonomikoa 2014ko azaroaren 18ko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategien koadernoa eta beraren erabilera arautzen dituena.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Kodea(k)

Erakunde Garatzaileen Erregistroan alta ematea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Erakunde Garatzaileen Erregistroan datuak aldatzea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Erakunde Garatzaileen Erregistroan baja ematea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Erakunde Gaituen edo Kudeatzaileen Erregistroan datuak aldatzea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Erakunde Gaituen edo Kudeatzaileen Erregistroan alta ematea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Erakunde Gaituen edo Kudeatzaileen Erregistroan baja ematea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenek erabiltzeko baimena ematea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Baimenak baliogabetzea