Nekazaritza eta Basogintza Antolatzeko Lurraldearen Plan Sektoriala. Euskal Autonomia Erkidegoa.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Nekazaritza eta Basogintza Antolatzeko LAPa, azken urteotan sektorearekin lotuta onartutako beste tresnekin batera, nekazal lurzoru baliotsuenen babesean laguntzeko tresna da. Nekazaritza eta Basogintza Antolatzeko LAParen kartografiak hainbat kategoria ezartzen ditu hirigintza-plangintzaren lurzoru urbaezinean. Kategorizazio horretatik kanpo Parke Naturalak, Biotopo Babestuak, Urdiabiako Erreserba eta Itsas LAParen barne antolatutako eremuak geratzen dira. Nekazaritza eta Basogintza Antolatzeko LAParen kartografian, antolamendu kategorien mapaz gain, hurrengo mapak agertzen dira: akuiferoen urrakortasuna, higadura jasotzeko arriskua duten eremuak, Onura Publikoko Mendiak, Korridore Ekologikoak eta Natura-intereseko Eremuak. Azken horiek, gainjarritako baldintzatzaileak dira eta errekurtsoa mantentzeko arriskua izan ditzaketen jarduerak garatzeko modua mugatzen dute. 177/2014 DEKRETUAk, 2014ko irailaren 16koa, zeinak behin betiko onartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektoriala.

LEINUA: Nekazaritza eta Basogintza Antolatzeko LAParen kategorien kartografia 1996ko Baso-maparen birsailkapenean oinarritzen da, 1992. urteko ortoargazkietatik. Lehenengo zonifikazio honetatik kanpo, hiri-lurzoru, lurzoru urbanizagarri eta babestutako naturguneak gelditu ziren. Ondoren garatutako metodologia baten bitartez, antolamendu kategorien mapa sortu zen. Hasieratik, 1998an, eta behin betiko onespenerarte, 2014 urtean, hauek izan dira egondako aldaketa nabarmenenak: Alegazioen ebazpenak, hiri-lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren behin-behineko eguneraketak, eta AFAko kartografiaren erabateko aldaketa. Azken horretan, 2004ko LAParen Arabako mendebaldeko urteko nekazaritza balio handieneko lurzoruak mantentzen dira. 2023/11/16: OPM geruza eguneratzea Bizkaiko (2022/12) eta Arabako (2023/11) foru-aldundien datuekin

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.