Mugikortasuna eta Gizarte Segurantza
Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko zirkulazio askea 2021.01.01ean amaituko da.
Mugikortasuna:
- Ateratze Akordioaren onuradun ez diren eta Erresuma Batuan aldi luzeagoak igaro nahi dituzten EBko herritarrentzat – Ikasleak, langileak, erretiratuak edo horien senideak –, Erresuma Batuko immigrazio-legeak aplikatuko dira.
- EBko herritar bat kontratatu nahi duten Erresuma Batuko enpresek Erresuma Batuko arauak bete beharko dituzte horretarako.
- Ateratze Akordioaren onuradun ez diren Erresuma Batuko nazionalitatea duten pertsonek EBra egiten dituzten joan-etorri guztiak EBren eta Estatu kideen migrazio-arloko arauen mende egongo dira.
- Erresuma Batuko nazionalitatea duten pertsonak kontratatu nahi dituzten EBko enpresek hirugarren herrialdeetako eta beren Estatu kideetako pertsonei aplikatu beharreko arauak bete beharko dituzte.
Gizarte Segurantza: Bi lurraldeen artean mugitzen diren Erresuma Batuko eta EBko pertsonentzat, gizarte-segurantzako sistemen egungo koordinazioa aplikatzeari utziko zaio. Halaber, ez da egongo gizarte-segurantzaren mugaz gaindiko babesik. Aplikatzeko baldintza zehatzak EBren eta Erresuma Batuaren arteko negoziazioen araberakoak izango dira, adibidez, osasun-laguntzaren kostuei edo pentsio-eskubideei dagokienez.
Azken aldaketako data: